Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

EHEk 651 sinadura bildu ditu herriko merkatalguneetan euskara exijitzeko

Euskara

Euskaltzaleek atzo entregatu zituzten sinadurak eta eskaerak herriko bi merkatalgune handietan

goiatz labandibar

651 sinadura bildu ditu herriko Euskal Herrian Euskaraz-ek (EHE) «Carrefourren eta Alcampon euskaraz erosi nahi» dutela aldarrikatuz.

Atzo, bi hilabetez sinadurak biltzen aritu ondoren, jasotako sinadura horiek guztiak eta talde euskaltzaleak merkaltaguneei egiten dizkien eskariak entregatu zituzten.

«Euskal hiztunen eskubideak errespetatzeko» eskatu diote bi merkatal guneei herritarrek.

Herritarren «konpromisoa»

Herritarrek erakutsi duten «konpromisoarekin» pozik dago talde euskaltzalea.

«Normalean, EHE izaten da horrelako gauzak salatzen dituena, baina herritarren inplikazioa lortu nahi genuen», diote kideek. Eta lortu dutelakoan daude.

Oiartzun eta ingurukoak

Sinatzaile gehienak Oiartzungoak edo inguruko herrietakoak izan dira. «Bi merkatal gune handietako bezero diren guztiak sinatu ahal izan dute».

Baina urrunagoko sinatzaileak ere izan dira, hala ere: Laudio, Lekeitio, Ondarroa, Bilbo, Plentzia, Azpeitia, Gasteiz, Amaiur, Durango, Iruñea, Azkoitia, Elizondo, Ataun, Bergara edo Olazti...

Internet bidez

Sinadura bilketa kalean eta Internet bidez egin dute. www.blogari.net/ehe helbidean sinadura asko jaso dituzte. Lehen aldiz erabili dute Internet horrelako zerbaitetarako EHEko kideek.

Presoen aldeko barrikotean eta Sagardo Egunean ere sinadura «mordoska» bildu zituztela adierazi dute EHEko kideek.

Zuzendariei gutuna

Euskaltzaleek herriko bi merkatal guneetako zuzendariei eman zizkieten sinadurak, gutun batekin batera.

«Aurretik ere gutun hau bidali diegu, baina ez dugu erantzunik jaso», zehaztu dute Euskal Herrian Euskarazeko kideek.

Egindako lanarekin bi merkatal guneek euskararekin eta euskal hiztunekin duten jarrera «aldatzeko» eskatu nahi dute.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

Mendibururi buruzko erakusketa
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-11-21

Musika

Santa Zezilia eguna
OIARTZUN, Doneztebe plazatik abiatuta - 2008-11-22

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa