
Jon Ander Uribarrenak atxilotuta jarraitzen du
Atxiloketa
Atzo goizean izan zen atxiloketa Trintxerpen, 08:00etan; EAJk zentsura mozioak babestuko ditu
eihartze aramendia
Ertzaintzak atzo goizean Jon Ander Uribarrena Otxoa atxilotu zuen asteleheneko udalbatzarrean Bixen Itxaso, PSE-EEko zinegotzia, ustez jo zuelakoan. Uribarrena etxetik ateratzekoan atxilotu zuten.
Atxilotua poliziaren esku utzi zuten eta egunkari honen edizioa itxi zen arte behintzat atxilotua ez zuten epailearen aurretik pasa.
Ertzaintzaren arabera komunikabideetako irudien eta lekukoen adierazpenen ondorioz atzeman zuten Uribarrena Otxoa.
Gertaera PSE-EEko kideak udalbatzarra egin zen tokia uzten ari zirenean gertatu zen. Golpe baten ondorioz bekainean zauritu zuten Itxaso. Zenbait hedabidek zabaldu dutenez, udalbatzarrean izan ziren hainbat lekukoren arabera, PSE-EEko zinegotzia «keinu batzuen bidez probokatzen ibili zen udalbatzarrean zeuden pertsona batzuei».
EAJren babesa zentsura mozioetan
EAJk babestu egingo ditu EAE-ANV alkatetzatik kentzeko zentsura mozioak.
Iñigo Urkullu EAJko presidenteak atzo adierazi zuenez, bere alderdiaren jarrera «irmoa» da zentsura mozioei dagokionez, baina bere ustez PSE-EEk «bermatu» egin beharko luke aldez aurretik prozesua aurrera aterako den edo ez. EBBko presidenteak adierazi du PSE-EEk bultzatutako ekimenak fruiturik ematen ez badu «ez da EAJren aurkako jarrerarengatik izango».
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Itsas Mendi Elkarteak Gabonetako loteria salgai jarri du
PASAIA, Donibanen - 2008-10-18
deialdiak
1953an jaiotakoen bazkaria
ERRENTERIA-ORERETA, Lezoko Etxeberri jatetxean - 2008-10-30
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.