Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Sanferminetako kartel lehiaketak badu irabazlea

Antxo

Guztira, hogei lan jaso ditu Jai Batzordeak, eta saritu dutena Gerar Martin Gonzalez antxotarrak sortutakoa da

o. mitxelena

Antxoko Jai Batzordeak hautatu du honez gero aurtengo sanferminak iragarriko dituen kartela. Sortzailea, 31 urteko Gerar Martin Gonzalez antxotarra da, eta lehiaketa irabazten duen bigarren aldia da. Lehen aldiz 2004an irabazi zuen lehiaketa Gerar Martinek.

Guztira, 20 lan jaso ditu Jai Batzordeak, eta guztien artetik «bereziena» hautatu dutela jakinarazi dute batzordeko kideek.

Saria sanferminetako pregoiaren egunean emango diote irabazleari, hau da, hilaren 28an.

«Beste urteetako kartelekiko desberdina, originala»

Saria ez zuela espero aitortu du Gerar Martinek, nahiz lehiaketara bi lan aurkeztu. «Aurretik beste lan bat aurkeztu nuen, baina gerora, ideien bila ari nintzela, eskua ikusi eta gustatu zitzaidan. Pentsatu nuen egokia zela sanfermin zale bat marrazteko», kontatu du.

«Originaltasuna, beste urteetan saritu dituzten kartelekiko desberdina izatea» izan da egilearen asmoa, eta horixe bera saritu du, hain zuzen, Jai Batzordeak.

Orain kartelak kalean noiz ikusiko zain dago Gerar Martin, jendeak zein harrera egingo dion ikusteko: «Denetarik egongo da, baina espero dut gehiago izango direla kartela gustuko dutenak, gustuko ez dutenak baino», esan du.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa