Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

I. Hip Hop Eguna egin zuten atzo Lezon. Egun guztian zehar, hainbat ekitaldi izan ziren: grafiti tailerrak, break dance ikastaroak, rap eta reggae musika saioak... Dozenaka gaztek parte hartu zuten.

Musika, dantza eta grafitiak

jon gonzalo

Lezoko Goiko Plazan hip hop erritmoak nagusitu ziren atzo. I. Hip Hop Eguna arrakastatsua izan zen, eta dozenaka parte-hartzaile izan zituen.

Goizeko 11:00ak aldera grafitiak marrazten hasi ziren hainbat gazte, eta ordubetez aritu ziren festarako propio prestaturiko panelak margotzen. Kolorez bete zuten festa, eta maila handiko marrazkiak ikus ahal izan ziren.

12:30ean, berriz, break dance tailerrak hasi ziren. Daddy Jeff DJaren musikarekin eta Aritz Sound Systemen gidaritzapean, herriko hainbat gazte saiatu ziren oinarrizko urratsak eta mugimenduak ikasten. 14:00etan, berriz, bazkaltzeko atsedenaldia hartu zuten parte-hartzaileek.

Arratsaldean, musika eta dantza nagusi

Rap eta reggae musika saioekin hasi ziren arratsaldeko ekitaldiak. Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako abeslariak izan ziren oholtzaren gainean. Hip hoparen erritmoan, askotariko gaiak landu zituzten inprobisazioz beteriko kantuetan. Eguna bukatzeko, Aritz Sound Systemek gidatutako break dantzarien erakustaldia ikus ahal izan zen.

I. Hip Hoparen Egunak, beraz, jendearen erantzun ona izan zuen, eta antolatzaileak gustura azaldu ziren: «Hip hop mugimendua bere osotasunean erakusteko aukera izan dugu, eta oso pozik gaude emaitzarekin».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa