Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

«Beste birgaitze eredu bat» eskatu dute ehunka lagunek

Gizartea Elkarteen Koordinakundeak «arrakastatsutzat» jo du martxa, eta lanean jarraituko duela iragarri

alain maya



Birgaitze eredu berri baten alde indarrak metatu zituzten hainbat pasaitarrek Elkarteen Koordinakundeak eskatu bezala. Ehunka lagunek hartu zuten parte badiari bira eman zion martxan, eta festa giroan izan zuen bukaera sardin jatearekin, musikarekin eta sagardoarekin.

San Pedroko Torretik abiatu zen martxa 11:00etan Pasaia bada garaia lelopean; martxara bildutakoek lelo bera zeraman elastiko laranjak soinean zituzten. 150 lagun inguruk ekin zioten martxari, baina uholde laranja handitzen joan zen barrutietatik igaro ahala.

Udaleko ordezkariak

Lau trikitilari gaztek zabaltzen zuten martxa, non Pasaiako Udaleko zenbait ordezkariak zeuden. Maider Ziganda alkatea, Ander Poza edo Xabier Pombo, besteak beste.

Trintxerpeko Gernika Plazan lehen etenaldia egin ostean, Gomistegiruntz jo zuten, eta Eskalerillasetik Antxorako bidea hartu zuten. Kopurua asko handitu zen bukaerarako. Antxoko Gure Zumardian, adibidez, jendetza handia bildu zen. Handik, Donibanerako bidea hartu zuen martxak.

Martxa 14:00ak inguru amaitu zen Pasai Donibaneko Santiago plazan. Bertan, festa giroa izan zen nagusi. Sardin jatea, edari eta musika izan ziren. Elkarteen Koordinakundeko kideak pozik ziren bukaeran martxak izan zuen erantzunarekin.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Musika

Santa Zeziliako kontzertua
OIARTZUN, Aialde kalea eta Doneztebe plaza - 2008-11-21

deialdiak

Ate irekien eguna
OIARTZUN, Auzokalte Elkartean - 2008-11-22

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa