Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Trigger Travisek Donostiako Piraten Musika Lehiaketa irabazi du

Musika

Bilbao Hiria Lehiaketan, berriz, hirugarren postua lortu dute; «oso pozik» daude emaitza horiekin

Alain maya

Trigger Travis talde oreretarrak olatu ona hartu duela dirudi. Aste bakar batean bi sari entzutetsu irabazi ditu. Lehena, asteazkenean, Bilbao Hiria Musika Lehiaketan hirugarren lekuan sailkatu ziren. Larunbatean, berriz, Donostiako Piraten Musika Lehiaketa irabazi zuten.

«Oso pozik gaude», azaldu du Aitor Ibarguren taldekideak, eta ez da gutxiagorako. Bilbon 3.000 euroko dirusaria jaso dute. «Gainera lehen sailkatuetatik nahiko gertu gelditu ginela esan ziguten, eta pena alde hortatik», azaldu du Ibargurenek. Aaron Thomas talde madrildarra izan da irabazlea, eta disko bat grabatzeko aukera emango die horrek. «Guk duela gutxi atera dugu diskoa, eta aurkezpen kontzertuak ematen ari gara. Alde horretatik ez dugu penarik», gaineratu du.

Bestalde, Marga Altolagirre Trigger Traviseko abeslariak kantari onenaren saria jaso zuen.

Larunbatean, berriz, Donostiako Kafe Antzokian Piraten Musika Lehiaketaren finala irabazi zuten Donostiako Yaw taldearen aurretik. Sari gisa 600 euro jaso dituzte.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Musika

Santa Zezilia eguna
OIARTZUN, Doneztebe plazatik abiatuta - 2008-11-22

Musika

Kontzertua
Lezo, - 2008-11-23

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa