Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Ergoiengo jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Jaiak

Aitor Txiki auzotarra bereziki gogoan izango dute ergoiendarrek aurtengo sanantonioetan

goiatz labandibar

Aitor Gaztelumendi, Aitor Txiki, bereziki gogoan dutela iritsi dira aurtengo Ergoiengo jaiak, sanantonioak.

Datorren asteburuan, ostiraletik igandera, ospatuko dira Oiartzungo auzoetako bigarren jaiak.

Plater tiraketa Arkalen

Aitor Txikiren omenez, lehenengo aldiz plater tiraketa antolatu du Jai Batzordeak.

Gurutzeko Arkale mendian izango da lehia, herriko ehiztari federatuentzat.

Truk txapelketa ere opariz gainezka dator jaietan. Bikote bakoitzak 12 euro ordaindu beharko ditu, eta errepeska ere izango da.

Auzotarren danborradan ere haur eta helduek hartuko dute parte, urteroko ohituran. 40 auzotar baino gehiago ateratzen dira urtero danborra jotzen auzoko kaleetan barrena, Olaizolatik hasita.

Herri kirolak

Amalur Arbelaitz itzaina berriro itzuliko da Ergoiengo plazara, igandean. Senarra, Josu Elgeta, izango du bikote Jaxinto Lasarte eta Telleriaren kontra.

Ondoren, Jose Ignacio Flores, Ernesto Ezpeleta Bihurri eta Odei Ezpeleta aizkolarien txanda izango da, baita Mari Jose Sardon harri-jasotzailearena.

 

egitaraua



Ekainak 13, ostirala

19:00. Jaien hasiera eta meza Auzokalten.

20:00. Herriko preso eta iheslarien aldeko enkartelada.

22:30. Truk Txapelketa Pagoalden.

23:00. Kontzertuak Auzokalten: Etam, Apartheid, Susa eta Nunbait.

Ekainak 14, larunbata

11:30. Haur jolasak Pagoalden.

14:00. Bazkaria Auzokalten, etxetik eramandako gauzekin.

18:00. Break dance emanaldia Uztapide plazan.

20:00. Danborrada.

23:30. Dantzaldia Patxi Perez eta Alaitz Telletxearekin

04:00. Zezen kozkorrak Uztapide plazan.

Ekainak 15, igandea

10:00. Juan Mari Beltran eta Astiasaran anaien diana. Ordu berean, Arkalen Aitor Txikiren omenezko I. Plater Tiraketa izango da.

10:30. Gazteen pilota partida (eguraldi txarrarekin, Kontzejupean).

12:00. Helduen pilota partidak.

12:30. Amulletaren danborrada.

14:00. Auzotarren bazkaria Pagoalden (erretiratuak ez direnek txartelak Tolaren erosi behar dituzte).

17:30. Idi dema eta herri kirolak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

1953an jaiotakoen bazkaria
ERRENTERIA-ORERETA, Lezoko Etxeberri jatetxean - 2008-10-30

Musika

Santa Zezilia eguna
OIARTZUN, Doneztebe plazatik abiatuta - 2008-11-22

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa