
Olinpiar borrokan Estatu mailako urrezko domina irabazi du Gari Sagarzazuk
Kirola
Ane Cazorlak bere mailan zilarrezko domina irabazi zuen, eta Beñat Gainza, berriz, bosgarren izan zen 59 kilotan
erredakzioa
Lezoko kirolariek emaitza oso onak lortu zituzten asteburun Cartagenan (Murtzia) egin zen Espainiako Olinpiar Borroka Txapelketan. Herritik hiru kirolari joan ziren Murtzia aldera lehiatzera, eta hiruek lan oso txukuna egin zuten. Jasotako domina uzta horren lekuko: Garikoitz Sagarzazuk urrezko domina irabazi zuen 66 kilo arteko mailan; 57 kilo artekoan, baina nesketan, Ane Cazorlak zilarrezkoa ekarri zuen Lezora. Azkenik, Beñat Gainza bosgarren izan zen 59 kilo arteko kategorian.
Allerru Judo Taldeko kideak dira hiruak. Eta bertatik jakitera eman dutenez, olinpiar borroka ez dute normalean egiten, izan ere, judoan jartzen dutelako indar gehien. Horregatik, meritu bikoitza dute Cartagena aldean lortutako emaitzek.
Sagarzazu handia
Gari Sagarzazu lezoarra Espainiako judo txapeldun, eta olinpiar borroka txapeldun izan da aurten. Asteburuko olinpiar borroka lehian (66 kiloko kategorian aritu zen borrokan), erraz asko irabazi zituen egin zituen borrokaldi guztiak, finala barne. Indar handia du Sagarzazuk, eta teknika zorrotza. Hartara, borrokaldi guztiak azkar irabazi zituen lezoarrak.
Ane Cazorlak ere finalerako bidea erraz asko egin zuen, 57 kiloko mailan. Finalean, berriz, Andaluziako ordezkaria izan zuen kontrario: finala bukatzeko bi segundo falta zirela azken erasoa egin zuen Cazorlak, garaipenaren bila joateko, baina kontrarioak ondo eutsi zion erasoaldiari, eta azkenean, zilarrezko dominarekin konformatu behar.
59 kiloko mailan, azkenik, Gimenez donostiarrak utzi zuen dominetako borrokatik kanpo Beñat Gainza.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Musika
Kontzertua
OIARTZUN, Kontzejupean - 2008-11-23
Musika
Kontzertua
OARSOALDEA, Gezala Auditoriumean - 2008-11-23
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.