Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Ezker abertzalea: «Jokoan dagoena ez da mozio bat»

Politika

«PSOE eta PNVk aurkeztutako mozioa iruzur berri bat egiteko estrategia da», adierazi du Pasaiako ezker abertzaleak

erredakzioa

Pasaiako ezker abertzaleak azken asteetan izandako gertaeren inguruan erantzuna eman du ohar baten bidez, «jazarpen politiko eta mediatikoaren aurrean benetan gertatutakoa erabat desitxuratu eta manipulatu egin delako».

Pasaiako ezker abertzalearen iritziz, «momentu hauetan jokoan dagoena ez da mozio bat». Hala, ezker abertzalekoen ustez, «PSOEk eta EAJk aurkeztutako mozioa, bi alderdi hauek, herritarren iritzitik harago, iruzur berri bat egiteko diseinaturiko estrategiaren parte bat besterik ez da». Honekin guztiarekin, aipatutako bi alderdiek «berriz ere estatu itun bat egin nahian dabiltza, honekin Euskal Herria estatu espainiarraren parte izateko asmoa dute eta gatazka konpondu baino luzatu egingo duena. Eta estrategia honek sortzen du tentsioa, inolaz ere udalbatzar aretoan zegoen jendearen jarrerak».

Herritarren zalantzak

Pasaiako ezker abertzalearen hitzetan kalean zentsura mozioari dagokionez bolo-bolo dabiltzan galderak lau dira: «Zertarako? Zer bilatzen dute? Zer onura ekarriko dio Pasaiari? Gure herriko errealitatea ezagutzen du?».

«Dimisio mozioa» aurkeztu zutenak «agerian» geratu direla argi du ezker abertzaleak eta honen arrazoiak azaltzen ditu: «Mozioa bera oso ahula delako, egoeraren irakurketa oso alde batekoa eta murritza egiten dutelako, eta gure zinegotzien dimisioa eskatzea defendaezina delako. Horregatik uko egin zioten mozioa defendatzeari, argumenturik gabe daudelako.



Ondorioak «ezagunak»

«Probokatzaileak libre eta pasaitar bat espetxeratua. Beti bezala gatazkaren sortzaileak direnak biktima bezala agertzen zaizkigu eta herritarra, berriz, erasotzaile. Baina benetan gertatu zena ikusi eta bizi izan zuen norbaitek ukatu al dezake zinegotzi erasotua izan zela jendea probokatzen eta kalera irteteko gonbitea egiten ibili zena?», galdera luzatu du Pasaiako ezker abertzaleak. Beste bi galdera ere mahai gaineratu ditu: «Zein da gaizki jokatu zuena? Errespetu osoz, talde politikoen hitz egiteko eskubidea errespetatuz eta herritarren parte hartzea bermatuz, hitz hartu nahi zuenari orden eta taxuz egiten utzi zuen alkateak ala lotsagabeki eta harropuzkeriaz bertatik altxatu eta alde egin zuenak?».

Pasaiako ezker abertzaleak ez du zalantzarik: «PSOEk eta PNVk orain 30 urte egin zuten bezala independentziaren aldeko proiektuari ateak jarri nahi dizkiote. Eta horretarako ezker abertzalearen presentzia ez dute gustuko eta erakundeetatik kanpo behar dute. Azken udalbatzarrean gertatutakoa helburu horri begira diseinatutako estrategiaren parte eta ondorio zuzena da».

Aipatutakoa ez errepikatzeko «guztion eskubideak Euskal Herri osoan errespetatzea» beharrezkoa dela iritzi dio ezker abertzaleak. Momentu honetako egoera dela-eta «ardura politikoz jokatuko» duela aipatzen du, «bizi dugun egoera oso gordina delako».

PSOEko eta EBko kideen adierazpenen inguruan Pasaiako ezker abertzaleak dio «arduragabekeri ariketa hutsa berri bat besterik ez da, alde batetik, alkatearen kriminalizazioa bilatzen dutelako eta bestetik, herriaren eraso errepresiboari ateak zabaltzen dizkiotelako». Horrela pasaitar guztiekiko «gure konpromisoari» helduko diote, eta udalerriko eragile eta taldeekin egoera konpartitu.

PSE-EE, interesak eta etika

«Zentsura mozioak babestuko ez dituzten alderdiek hauteskunde interesak etikaren eta kontzientzia politikoaren gainetik jarriko dituzte», hori adierazi du Jose Antonio Pastorrek, Eusko Jaurlaritzan PSE-EEko bozeramaileak.

Pastorrek gogorarazi du alderdiek hamar eguneko epea dutela zentsura mozioak babesteko. Bestalde, PP eta EAJ alderdiek zentsura mozioak babesteko «konpromisoa» hartu dutela adierazi du. Horrez gain, EAk eta EB-Berdeek hartuko duten jarrera oraindik ere jakiteko dagoela esan du eta gainera «kasu batzuetan alderdi hauen jarrera erabakiorra da zentsura mozioek aurrera egin dezaten Pasaian, Hernanin eta Arrasaten».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Kirola

itsas mendiren x. pala txapelketa
PASAIA, donibaneko pilotalekuan - 2008-10-26

deialdiak

1953an jaiotakoen bazkaria
ERRENTERIA-ORERETA, Lezoko Etxeberri jatetxean - 2008-10-30

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa