Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Gaztelekuak hirugarren saria jaso du Gazte Forumen

Gizartea

Debakoarekin eta Hondarribiakoarekin batera nabarmendu dituzte gazteek egindako ekintzak

Alain maya

Errenteriako Gaztelekuak hirugarren saria irabazi du Gazte Forum 2008an. Herrikoarekin batera Debakoak eta Hondarribiakoak ere saritu ditu Gizarte Politikako Sailak. Debako gaztelekuak 600 euro jaso ditu Gaur egungo gazteak muntaiagatik. Bigarren lekuan Hondarribiako Saindua gaztelekuak egindako 558 segundutan lana gelditu da, eta 300 euroko dirusaria jaso du. Herriko ordezkariek 200 euro irabazi dituzte Sindrome del miembro fantasma lanagatik.

Asteburuan banatu ziren Gazte Forum 2008ko sariak Donostian. Bertan Gipuzkoa osotik etorritako 150 gazte inguru eta 30 begirale izan ziren. Jaialdian 15 gaztelekuk aurkeztu zituzten lanak: Andoain; Azkoitia; Beasain; Deba; Donostia; Irun; Hondarribia; Urnieta; Legazpi; Ibarra; Tolosa; Urretxu; Zumarraga eta Errenteria-Orereta.

Lan guztiak ikusi ondoren epaimahaiak hiru lan irabazleak aukeratu zituen.

Gazte Forum proiektuak gazteei pertsona eta lagun taldeen inguruan hausnartzea lortu nahi du: pertsonen arteko harremanak, taldekako baloreak, presioa...

Hau guztia aztertuta, ikus-entzunezko muntaia bat egin dute gazteek.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa