
Donibane-Majestik-ek bukatu du denboraldia
Eskubaloia
Denboraldiko azken partida irabazi zuen Loyola Indautxuren aurka; denboraldia agurtzeko afaria egingo dute
eihartze aramendia
Gustura bukatu du Donibane-Majestik-ek denboraldia, Bigarren Nazionalera igotzea lortu ez duen arren.
Loyola Indautxuren aurka jokatu zuten denboraldiko azken partida irabaztea lortu zuen, 31-28 emaitzarekin. «Gozatzera irten ginen, ez genuen presiorik, baina tentsio puntu batekin, ohikoak diren lesioak ekiditeko», aipatu du Jesus Pinok, taldeko entrenatzaileak.
Taldeak ez zuen ezer jokoan eta presiorik ez zutenez partidan aurrea hartzen hasi ziren: «Erasoan huts gutxi egin genituen, eta defentsa etengabe aurreratzen zen aurkako taldeen erasoak aurreikusiz. Gainera, Albertok bere atea menderaezin mantendu zuen eta honek zortzi goleko aldea eman zigun partida hasieran», adierazi du Pinok.
Partidak aurrera, baina, bi goleko aldea baino gehiago ez zuten izan: «Partida ezin berdintsuagoa izan zen; beti aurretik izan ginen, hori bai. Aurkako taldeak aldea txikitzen zuenean, guk, gol aldea handiagotzeko saiakerak egiten genituen. Horrez gain, aipatu behar da Xabi Babacek jokatutako partida. Bederatzi gol sartu zituen eta forma oso onean dagoen jokalaria dela erakutsi du».
Partida honekin Majestik-ek denboraldia bukatutzat eman du eta mailaz igo ez diren arren, pozik daude taldekoak, igoeratik puntu bakarrera geratu direlako, «hasierako helburuak» beteaz.
Taldeko afaria
Denboraldia bukatuta, Donibane- Majestik-ek taldeko afaria egingo du etzi Errenteria-Oreretako Eguzki jatetxean.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Auzo batzarra
OIARTZUN, Artaso Elkartean - 2008-11-21
Musika
Kontzertua
OIARTZUN, Iurritan - 2008-11-22
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.