
Zabor bilketa zerbitzuan ordutegi aldaketak
Lezo
Orain arte gauez jasotzen zuten zaborra, eta aurrerantzean jasotze zerbitzua goizez izango dela jakinarazi du Udalak
erredakzioa
Lezoko Udaleko iturrietatik jakinarazi dutenez, zabor bilketa lanak goizez egingo dituzte zeregin horretan dabiltzan langileek. Hala, orain arte gauez egiten zen zerbitzuan aldaketak emango dira, eta ordu batzuk beranduago hustuko dira Lezoko edukiontziak.
Aldaketa hauen oinarria Lezon bertan egin zen Gazte Topagunean dago. Apirilaren bukaerako egun horietan zabor bilketa ez zen gauez egin, goizez baizik. Hala, egun horietan zabor bilketako arduradunek ikusi zuten abantaila handiagoak zituela zaborra goizez jasotzeak: trafikoan eragozpen gutxiago sortzen zituen, eta soinuari dagokionez ez da hain nabarmena egunez gauez baino.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Guderen Omenezko V. Koadrilen Arteko Gastronomia Lehiaketa
Lezo, - 2008-11-21
deialdiak
Mendibururi buruzko erakusketa
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-11-21
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.