Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

«Gipuzkoan ere maila badagoela erakutsi nahiko genuke»

Irati odriozola eta olatz mitxelena ð- Abeslariak

Kantagintza

Euskal Herriko Kantu Txapelketako finalean parte hartuko dute datorren igandean

g. labandibar

Igandean, hilaren 15ean, Bilboko Arriaga Antzokia Euskal Herriko Kantu Txapelketako finalaren oholtza izango da. Parte-hartzaileen artean, Irati Odriozola (Oiartzun, 1991) eta Olatz Mitxelena (Oiartzun, 1989) daude, Gipuzkoako Kantu Txapelketan jasotako puntuei esker.

Lehen aldiz parte hartuko duzue Euskal Herriko Txapelketan. Zer sentitzen duzue?

Irati Odriozola: Lau urtez behin izaten da, eta gu duela bi urte hasi ginen Gipuzkoakoan parte hartzen. Oso urruti ikusten dut eguna, eta igandean da! Ondo ateratzea nahi dut, jendea gustura gelditzea. Gipuzkoan ere maila badagoela erakutsi nahi nuke.

Olatz Mitxelena: Beldur pixka bat ematen dit. Gipuzkoan ongi ibili ginen, eta orain, agian, maila bera espero da. Ilusioa bai, baina beldurra ere bai.

Gipuzkoako Txapelketako talde bera izango al duzue?

Mitxelena: Antton Valverderen Amaiur gaztelu baltza abestuko dugu Ane Badiolak eta biok, Gipuzkoan bezala. Maialen Irastorza, Izar Azpiroz, Garazi Ansa eta Joxe Leon Kazabon izango ditugu laguntzaile.

Odriozola: Nik Xabier Leteren Heriotzaren begiak. Gipuzkoako Txapelketan Jagoba Astiazaranek lagundu ninduen pianoan. Zerbait berezia egin nahi dugu, baina ostiralean erabakiko dugu. Agian biolontxeloa eta biola sartuko ditugu.

Helbururik baduzue?

Mitxelena: Ongi ateratzea eta ongi pasatzea da helburua. Guretzako gauza handia da Euskal Herriko finalera iristea. Aukera aprobetxatzea nahikoa da.

Odriozola: Ilusioa egiten du Euskal Herriko txapela eduki dezakezula pentsatzeak, baina oso urruti ikusten dut. Ongi pasatzea da helburua. Orain arteko txapelduna lehengusina dut, eta badugu lehia puntu hori, ea txapela kenduko diodan, kar-kar. Zerbait lortzen badut, ongi, eta bestela, baita ere.

Nola ari zarete prestatzen zita garrantzitsua?

Mitxelena: Bakoitza bere aldetik asko egitekotan gelditu ginen eta gaur -atzo- elkartuko gara lehen aldiz!

Odriozola: Ez dugu denborarik biltzeko ere... Ostiral goizean ordu erditxo bat entseatuko dugu, eta ateratzen den bezala joango gara Bilbora.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

1953an jaiotakoen bazkaria
ERRENTERIA-ORERETA, Lezoko Etxeberri jatetxean - 2008-10-30

deialdiak

Mendibururi buruzko erakusketa
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-11-21

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa