
Dozenaka haurrek parte hartuko dute etziko
waterpolo jardunaldietan
Kirola
Altzate kiroldegian egingo dira, 10:30etik aurrera; Euskal Herriko eta Espainiako sei taldek parte hartuko dute
erredakzioa
Tximistarri Waterpolo Taldeak Alebin Mailako gazteentzako waterpolo jardunaldiak antolatu ditu. Lezoko Altzate igerilekuan egingo dira, etzi. Ekimen honen helburua «oraindik nahikoa ezezaguna dugun kirola haurrei ezagutaraztea» dela esan dute antolatzaileek. «Igeriketak duen sona izatera heldu nahi dugu, eta hala, haur guztiek, igeriketa probatzen duten bezala, waterpoloa proba dezatela», gaineratu dute.
Jardunaldiak 10:30ean hasiko dira, eta bertan Tximistarrik gonbidatutako sei taldek hartuko dute parte: El Olivar (Zaragoza), Santoña (Kantabria), Maristas Bilbao, Portugalete eta Leioako Askartza (Bizkaia) eta WP Nafarroa.
Altzate igerilekura joaten den orok «10 eta 11 urte bitarteko waterpolo jokalari trebeak ikusteko aukera izango du».
Jardunaldiak bukatzeko, parte-hartzaile guztiek bazkaria egingo dute elkarrekin, eta bertan kirolarien arteko harremana «estutzea» espero dute antolatzaileek.
Tximistarri Waterpolo Taldeak ekimena ikustera joateko deialdia egin die «kirola gustuko duten herritar guztiei».
Waterpoloa sustatu beharra
Tximistarri Taldeak waterpoloa gazteen artean sustatzeko «kanpainak abian jartzeko» eskatu die Gipuzkoako gazteen kirola koordinatzen duten arduradunei.
«Jolas garaietan futbolean, saskibaloian edo eskubaloian aritzen dira haurrak, eta hori oso ondo dago. Dena den, waterpoloa bezalako kirol dibertigarriak egin ahal izatea gustatuko litzaiguke. Hori lortzeko bestelako azpiegiturak behar dira», adierazi dute Tximistarri Waterpolo Taldekoek.
Denboraldi bikaina
Tximistarriko Kadeteek denboraldi bikaina egin dutela azpimarratu dute taldeko arduradunek.
«Sailkapenean bosgarrenak gelditu dira, inoiz Gipuzkoako talde batek lortu duen sailkapen onenetakoa», azaldu dute Tximistarriko zuzendaritzako kideek.
Halaber, denboraldian zehar jokalarien gurasoek taldearen alde egindako ahalegina eta emandako babesa eskertu dute.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
antzerkia
'Enkantatua' antzezlana
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-11-22
deialdiak
Inauteriei buruzko bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona Bibliotekan - 2008-11-22
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.