
Bihar irekiko dute udako igerilekua, irailera arte
Zerbitzuak
Kanposantu bazterreko aparkalekuan lanak egiten ari dira egun hauetan, berritzen eta idi-dema plaza bihurtzen
goiAtz labandibar
Bihartik aurrera, udako igerilekua irekita egongo da Elorsoro kiroldegiko bazkideentzako eta gainontzeko herritarrentzat.
11:00etan irekiko ditu udako igerilekuak ateak, eta 21:00etan itxiko dute, ekainean bederen. Uztailean, abuztuan eta irailean, ordutegia ezberdina izango da.
Bazkideak edo bonoak
Elorsoro kiroldegiko bazkideek udako igerilekua doan erabili ahal izango dute. Bestela, hilabeteko edo hiruhilabeteko bonoak erosi ahal izango dira.
Dagoeneko salgai daude bono hauek Elorsoro kiroldegian, eta igerilekuetan ere erosi ahal izango dira.
Aparkalekuko lanak
Irailaren 14a arte egongo dira irekita igerilekuak.
Aurten, iaz bezala egongo dira igerilekuko zerbitzuak, baina aparkalekua berritu egingo dute.
Idi-demetarako plaza prestatzen ari dira orain arte igerilekuaren goiko aparkalekua zenean, kanposantuaren ondoan. Lanak ongi doaz, baina garraiolarien grebarengatik atzeratu daitezke.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Musika
Kontzertua
Lezo, - 2008-11-23
Musika
Kontzertua
OARSOALDEA, Gezala Auditoriumean - 2008-11-23
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.