
Alemaniako Schorndorf herriko gazteei harrera egin die Errenteriako Udalak
Aisia
Koldo Mitxelena ikastetxeak eta Errenteriako Udalak gonbidatuta, herrian egun batzuk pasatzera etorri dira
jon gonzalo
Alemaniako Schorndorf herriko gazteei harrera egin zien atzo Errenteriako Udalak. Orain dela urte batzuk martxan jarritako elkartrukerako programaren baitan etorri dira gazte alemaniarrak. Guztira, 34. «Lehenengo aldian 16 etorri ziren, eta oraingo honetan askoz gehiago dira. Horrek esan nahi du Errenteria eta Euskal Herria gustuko dutela, eta hemen ematen diegun tratuarekin pozik daudela», azaldu zuen atzoko harrera ekitaldian Juan Carlos Merino alkateak.
Koldo Mitxelena
ikastetxekoen harrera
Alemaniako Schorndorf herriko gazteak Koldo Mitxelenako ikasleen etxeetan izan dira egunotan, eta oso pozik daude jasotako tratuarekin: «Jendeak egin digun harrera oso ona izan da. Koldo Mitxelenako ikasleei eta gurasoei eskerrak eman nahi dizkiegu, Euskal Herria eta bertako jendea hobeto ezagutzen lagundu digutelako», azaldu zuen Birgit Kammer Schorndorfeko gazteen irakasle eta arduradunak.
Alemaniako 34 gazteak Iruñean, Bilbon eta Gernikan izan dira egunotan, Koldo Mitxelena ikastetxeko gurasoek eta ikasleek lagunduta. «Oso esperientzia polita izan da. Jendea oso jatorra da hemen, eta ez dut inoiz ahaztuko jaso dudan tratua», azaldu zuen atzoko harrera ekitaldiaren amaieran Schorndorfetik etorritako neska gazte batek.
Datorren urtean berriro
Elkartrukerako programa izaten ari den arrakasta ikusita, datorren urtean esperientzia errepikatzeko gogoz azaldu ziren antolatzaileak: «Europako gazteen arteko harremanak estutzea eta sendotzea oso ona da, eta horregatik gisa honetako ekimenekin jarraitu beharra dago», azpimarratu zuen Juan Carlos Merinok.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Itsas Mendi Elkarteak Gabonetako loteria salgai jarri du
PASAIA, Donibanen - 2008-10-18
Musika
Kontzertua
OARSOALDEA, Gezala Auditoriumean - 2008-11-23
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.