
'Lezo Eginez' hirigintza kanpaina bigarren fasean sartu da
Hirigintza
Sektoreka, Hirigintza Planaren aurrerapena aurkeztuko zaie herritarrei, ekarpenak jasotzeko
urko etxebeste
Ezagutu fasean sartu da Lezo Eginez hirigintza kanpaina. Fase honetan, herriko eragile eta taldeekin Hirigintza Planaren aurrerapena zehaztasunez zabaltzeko txanda iritsiko da, eta horretarako, hasteko, hiru batzar deitu ditu Lezoko Udalak (ondoko koadroan informazio gehiago). Finean, sektorialki Hirigintza Planaren nondik norakoak ezagutzeko fasea da Ezagutu.
Ikasi lehen fasearen segida da, beraz, Ezagutu. Lehen fase horren baitan egin diren hitzaldien eta aurkezpenen bitartez Lezoko Hirigintza Planaren aurrerapena kokatu nahi izan du Udalak, Lezok dituen arazoen eta erronken inguruan hausnartuz, Hirigintza Planaren aurrerapena hobeto ulertzeko.
Gauzak horrela, eta astearteko batzarrean Hirigintza Planaren aurerrapena aurkeztu eta gero, Lezoko eremu ezberdinetan lanean dabiltzan herritarrei aurkeztuko zaie Hirigintza Plana orokorrean, eta xehetasun gehiago emango dizkiete arlo bakoitzeko ordezkariei.
Horrez gain, uztailean, Hirigintza Planaren aurrerapen dokumentuari ekarpenak egiteko txanda iritsiko da. Gainera, Plana sakontasun handiagoz ezagutzeko erakusketa jarriko du Lezoko Udalak.
Planaren nondik norakoak
Asteartean Gezala Auditoriumean aurkeztu zuen Ray Mendiburu arkitektoak, Udaleko ordezkariekin batera, Hirigintza Planaren aurrerapen dokumentua. Haritz Salaberria alkateak esandakoen arabera, «Lezo modu orekatu eta iraunkorrean garatzeko proposamena da. Lur eremu naturalak ahalik eta gutxien hiritartzea da Planaren filosofia, eta aldi berean, hirigunean dauden hainbat eremu herriarentzako moldatu eta berreskuratzeko aukera».
Hein berean, hirigunea eta jarduera ekonomikoetarako lur eremuak ondo definitzeko saiakera egiten da Hirigintza Planaren aurrerapenean, «Lezoko beharrei erantzuna emateko, eta aldi berean hazkunde jasangarriaren bideari eusteko», esan du Salaberriak.
Hartara, Lezoko landa eremua babesteko konpromisoa jasoa dago ere bai Hirigintza Planaren aurerrapenean, bereziki babesteko hiru eremu izendatuz.
'ikasi' fasearen «balorazio ona»
batzarrak
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Afari sahararreko txartelak
OIARTZUN, Garmendi txokolategian - 2008-11-14
deialdiak
Auzo batzarra
OIARTZUN, Artaso Elkartean - 2008-11-21
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.