
OBk bloga aurkeztu du «parte-hartzea errazteko»
Oiartzun
OBko zortzi kiderekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera emango dute 'www.oiartzunbai.net'-en
goiatz labandibar
OiartzunBaik (OB) www.oiartzunbai.net bloga «informaziorako eta parte-hartzerako» tresna izatea nahi du. «Udalean hori falta dela iruditzen zaigu, eta horregatik sortu dugu plataforma», azaldu zuen atzo Xanet Arozena bozeramaileak.
OBren asmoa «modu guztietako iritziak» biltzea da, «aldekoak eta kontrakoak ere bai».
Parte-hartzea «bermatzeko» tresnaz gain, «ikasteko» ere izango dela uste dute bloga. «Iritziak, aholkuak, iradokizunak, akusazioak... dena publikatuko dugu», azaldu zuen Arozenak, «espero dugu idatziz beteko dela bloga».
Hiru ataleko bloga
Blogak hiru atal izango ditu: batetik, «hauteskundetara aurkeztu genuen programa eta oraindik indarrean ditugun ideiak» azaltzen dituzte; bestetik, azken momentuko albisteak eta informazioa zabalduko dute; azkenik, OBko zortzi kiderekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera eskainiko dute.
Blogean parte hartzeko ez da erregistratu beharrik izango. «Nahiago genuke izen-abizenekin sinatuz parte-hartzea jendeak. Guk ere, gure iritziak emango ditugu, ez dugulako pentsatzen duguna esateko lotsarik», gehitu zuen Arozenak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Musika
Santa Zezilia eguna
OIARTZUN, Doneztebe plazatik abiatuta - 2008-11-22
Musika
Kontzertua
OARSOALDEA, Gezala Auditoriumean - 2008-11-23
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.