
Lantegi Eskolako ikasleei diplomak eman dizkiete
Gizartea
Igeltseritza, zurgintza eta elektrizitate formakuntza jaso dute 65 gazte langabetuk
Alain maya
Lantegi Eskolan aritu diren eskualdeko 65 gazte langabeturi formazioa jaso dutela ziurtatzen duten diplomak banatu zizkieten atzo, Errenteriako Udaleko eta INEMeko ordezkariek. Ekitaldiaren ondoren, ikastaroko zenbait irudiz sortutako bideomuntaia ikustekoaukera izan zuten ikasleek.
Igeltseritzaren, zurgintzaren eta elektrizitatearen ingurukoak ikasi dituzte Lantegi Tailerrean. Formakuntza teorikoa eta praktikoa jaso dute: matematika; marrazketa; planoen interpretazioa; informatika; energia berritzaileen instalakuntza; lan arriskuen prebentzioa... izan dira eman duten materiaren zati bat.
24 hilabeteko ikastaroa
Horrez gain, integrazioa eta parte-hartzea sustatzea helburu zuen zenbait ekintzetan aritzeko aukera ere izan dute ikasleek.
Urdaburu Lantegi Eskola 2006ko ekainaren 15ean jarri zen martxan, beraz, 24 hilabeteko iraupena izan dute eskolek. Errenteriako Udalak zortzigarren urtez lagundu du Lantegi Eskola. Eskualdeko 65 gazte langabetuk hartu dute parte ikastaroetan, eta gaur egun, horietako asko lanean ari dira dagoeneko.
Ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan dute 65 gazteek, eta gainera, bidez batez, zenbait etxebizitzetan eta zerbitzuetan konponketa lanak egin dituzte.
Bide horretan, Urdaburu kaleko 2. zenbakiko lau etxebizitza goitik-behera birgaitu zituzten. Etxebizitza hauek behar sozialetarako erabili ohi dira. 18 hilabete egon ziren konponketa lanetan, eta 300.000 euroko kostua izan dute lanek. Horrez gain, 22 panel fotovoltaiko ipini zituzten Masti Loidiko poligono industrialdean.
INEM eta Udala, elkarlanean
Proiektu hau gauzatzeko INEMek 672.600 euroko diru-laguntza eman du. Hala, ikasle-langileen soldatak eta Lantegi Eskolaren funtzionamendua eta kudeaketa ordaindu dituzte.
Errenteriako Udalak, berriz, 535.431 euro bideratu ditu proiektu honetara, lanen gastuak, eta funtzionamendu nahiz kudeaketa beharrak ordaintzeko. Bestalde, INEMek Lantegi Eskolaren beste proiektu bat martxan dagoela aurreratu du.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
ekitaldiak
2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02
deialdiak
Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.