
Kattin Ttikik 36ko Gerrako herriko errepresaliatuen zerrenda osatu du
Gizartea
Hitzaldia, erakusketa eta Iragorriko kanposantuaren inaugurazioa antolatu dituzte datozen asteetarako
goiAtz labandibar
Kattin Ttiki Elkarteak hitzaldia, erakusketa eta Iragorriko Kanposantuaren inaugurazioa antolatu ditu datozen aste eta hilabeteetarako.
Duela bi urte sortu zen elkartea, «memoria historikoa» berreskuratzeko asmoz. «Orain arte, Iragorriko kanposantuko hobi komuna aurkitzea izan da egin dugun lanik nagusienetakoa, baina geroztik ez gara geldirik egon», azaldu zuen Ramon Gaztelumendi Elkarteko kideak.
«Altxamendu frankistaren argazkia Oiartzunen»
Triptiko bat ere aurkeztu du Kattin Ttikik. «Oiartzunen altxamendu frankistaren argazkia» erakusten duela azaldu dute taldekideek.
21 fusilatu oiartzuarren argazkiak bildu dituzte -birenak bakarrik falta dira-, langile batailoietan aritu zirenen izenak, presoenak, iheslarienak, kontzentrazio esparruetan egon zirenenak... Guztira, 78 izen bildu dituzte.
«Ziur gaude oraindik izenak falta zaizkigula», horregatik, informazioa duten herritarrei eurengana jotzeko eskatu diote Kattin Ttikitik. «Txundituta gelditu gara errepresioa zein gogorra izan zen herrian ikustean».
Herriko elkarteetan, udaletxean edota bibliotekan eskuratu ahal izango da triptikoa. Gainera, fusilatuak izan ziren oiartzuarren senideei ere zuzenean banatuko dizkiete.
Aranzadiren informe zientifikoa aurkeztuko dute
Datorren asteko hitzaldian, besteak beste, iazko abuztuan Karrikako Iragorriko kanposantuan aurkitutako hobi komuneko bost gorpuen azterketaren berri emango dute Aranzadiko kideek.
Aurrera begirako proiektuak, webgunea martxan jartzea eta DVD eta liburua egitea ditu Kattin Ttiki Elkarteak.
ekimenak
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
ekitaldiak
2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02
Ikuskizunak
Maldito Parne antzezlana
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-11
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.