Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Zilarrezko ezteiak ospatuko ditu Ondartxo Abesbatzak

San Pedro

Bi kontzertu emango dituzte bihar; lehena beraiek bakarrik eta bestea, Pasaia Abesbatzarekin batera

eihartze aramendia

San Pedroko Ondartxo Abesbatzak 25. urteurrena du aurten, zilarrezko ezteiak, eta horren harira jai handia dute prestatua biharko. 25 urte hauetan Ondartxo Abesbatzatik pasatu diren kantariak elkartuko dira: «Biharko eguna pasadizoak elkartrukatzeko eguna izango da, elkar ezagutzekoa eta nola ez, kantatzekoa», azaldu dute Ondartxo Abesbatzatik.

Lehenengo hitzordua San Pedroko parrokian egingo dute, 12:00etan. Bertan Abesbatzan aritu ziren kantarien omenezko elizkizuna egingo dute, «jada gure artean ez dauden lagun handiei zuzendua». Kontzertuak ere parrokian bertan izango dira.

Bi kontzertu

Ondartxo Abesbatzak bi kontzertu emango ditu: bata, beraiek bakarrik eta bestea, Pasaia Abesbatzarekin batera: «Lehenengo gure jarraitzaileei kontzertua eskainiko diegu, eta ondoren, modu pribatuagoan edo, bazkaldu eta gero gure artean abestuko dugu. Ondoren, bai, Pasaia Abesbatzarekin kontzertu bat emango dugu».

Ondartxok Pasaia Abesbatzari bere kolaborazioa eskertu nahi izan dio 25. urteurrenean parte hartzeagatik: «Ohore handia da tamaina honetako abesbatzarekin kantatzea. Zumarragako lehiaketan parte hartu zuen eta emanaldi paregabea eskaini zuten. Bestalde, lan handia egiten dute gazteekin eta heldu nahiz gazteak elkarrekin aritzea lortu dute».

Atzera begira

Koroa osatuta zegoenean, 1986an Musika Abesbatza Astea antolatu zuten. Ordutik, urtero-urtero antolatu dute aste hau eta aurten 23. edizioa ospatuko da. Urte hauetan guztietan Euskal Herriko nahiz Europako abesbatzek abestu dute Musika Abesbatza Astean. Hala nola, Poloniako eta Alemaniako koruak. Kantari sonatuak ere San Pedron izanak dira, Maria Jose Arrizabalaga mezzo sopranoa, esate baterako.

Urtebete geroago, 1987an, lehenengo Jaizkibelgo Haurren Koruen Topaketak antolatu zituen Ondartxo Abesbatzak: «300 haur baino gehiagok gure kaleak hartu zituzten. Oso oroitzapen politak geratu zaizkigu», azaldu dute Ondartxotik. Horrez guztiaz gain, beste hamaika ekimen ere atera dituzte aurrera Ondartxo Abesbatzakoek eta guztiaren balorazio «positiboa» egin dute. Honekin batera, «San Pedro herriari 25 urte hauetan bere baldintzarik gabeko babesa eskertu nahi diegu».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10

deialdiak

Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa