Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Pasaiako tabernek moko finenentzako moduko pintxoak prestatu dituzte asteburuan, Antxoko eta Trintxerpeko 15 tabernek VIII. Pintxo Lehiaketan parte hartu dutelako

Pintxoak, Reala eta Leitza

urko etxebeste

Hiru hizketagai nagusi izan zituzten atzo Antxon eta Trintxerpen. Reala, Leitzako pilotariak, eta pintxoak. Reala, gaur, Lehen Mailara igotzeko partida erabakigarria duelako; Leitzako pilotariak, gaur ere, Banakako Pilota Txapelketako finala Oinatz Bengoetxea eta Abel Barriola leitzarrek jokatuko dutelako; eta pintxoak, Antxon eta Trintxerpen VIII. Pintxo Lehiaketa egin zelako.

Hala, hiru gaiak bat egin zituenik izan zen. Izan ere, atzo eguerdian bor-bor zeudelako Laurak Bat-ek antolatutako Pintxo Lehiaketan parte hartu zuten 15 tabernak; zortzi Trintxerpekoak, eta zazpi, Antxokoak. «Aizu! Eta pintxo hau Eibarreko jokalariei bidaltzen badiegu, Sportingi irabazteko», edo «Leitzan mota honetako pintxoak jaten al dituzte, pilotan hain ondo ibiltzeko?» bezalako esaldiak entzun ziren, Pasaiako tabernetan, atzo eguerdian. Pintxoak oso ondo zeuden seinale izan ziren esaldi horiek.

Jan, eta puntuak eman

Pintxo Lehiaketaren zortzigarren urtea izanik, pintxoetan adituak dira dagoeneko pasaitarrak. Izan ere, txapelketaren baitan publikoak emango duen saria baitago. Tentuz dastatzen dituzte pintxoak, herritarrek. Zizka-mizka eztarritik behera ardo goxoaren laguntzarekin bultzatu ondoren, boligrafoa hartu, hiru segunduz begiak sapaira begira jarri (pentsatzen-edo), eta puntuak jarri zizkieten pintxoei. Gaur jakingo da publikoaren ustez eta sukaldari adituen ustez zeintzuk diren Pasaiako pintxorik goxoenak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

Inauteriei buruzko bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona Bibliotekan - 2008-11-22

Musika

Kontzertua
Lezo, - 2008-11-23

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa