
Kultura eta jaia izango dira aurten Galiziako Astean
Kultura
Hilaren 24tik 29ra XIX. Galiziako Astea ospatuko dute herrian; atzo aurkeztu zuten sei eguneko egitaraua
iñaki berrio
Errenteria-Oreretako eta inguruko herrietako galiziarrak XIX. Galiziako Astean parte hartzera gonbidatu zituen atzo Joxe Mari Burgos Kultura zinegotziak. Datorren asteartetik aurrera ospatuko dute eta egitarauaren aurkezpena egin zuten atzo Errenteriako Udalean. «Galiziarrak ez direnak ere gonbidatuta daude», gaineratu zuen zinegotziak.
Egitarau zabala prestatu dute, eta Xose Antonio Vilaboa Euskadiko Galiziar Etxeetako idazkari nagusiak eman zuen denaren berri. Aurten zimena galiziarra ikusteko aukera izango da Reina aretoan, asteartean eta asteazkenean. Ostegunean, Xose Estevezek hitzaldia eskainiko du eta larunbatean jai handia egingo dute.
'Estadea' aldizkaria
Galiziako Asteko lehenengo eguneko zine emanaldira joaten direnek urtero argitaratzen duten Estadea aldizkaria eskuratu ahal izango dute. Bertan egingo du aldizkariaren aurkezpena Xose Antonio Vilaboa egileak. Urtero bezala literatur aldizkaria herrian aurkeztuko dute, «beti aurkeztu dut hemen, Galiziako Etxe guztietan banatzen bada ere», esan zuen Vilaboak. Herritarrek idatzitako testuak eta Galiziari buruzko hainbat lan ere dauzka aldizkariak.
Vilaboak horietako lan bat nabarmendu zuen atzo: «Escoitando o Vento izenburuko diskoa grabatzen ari gara eta iraila hasierarako kalean egotea espero dugu». Aldizkariak diskoaren berri ematen du erreportaje batean. Galiziako gaita eta txistua nahastu dituzte eta bi herrietako pieza ezagunak entzun ahal izango dira.
egitaraua
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Musika
Kontzertua
OIARTZUN, Iurritan - 2008-11-22
Zinea
Film emanaldia
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2008-11-22
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.