
Lezoko Sahatsa taldeak irabazi du Imanol Artola XVIII. Futbito Oroitaldia
Lezo
Aurten aurreko urteetan baino talde gutxiagok hartu dute parte, baina oro har adinean gazteagoak
olatz mitxelena
Giro ona kantxan eta hobeagoa harmailetan. Asteburuan jokatu zuten Lezon Imanol Artola XVIII. Futbito Oroitaldia. 27 orduz, gau eta egun, aritu ziren eskualde osotik etorritako taldeak futbitoan jokatzen Bekoerrota kiroldegiko kantxan. Larunbat goizean abiatu zen txapelketa eta herenegun eguerdian bukatu, sari banaketarekin.
Sari nagusia herrian gelditu zen, aurten Lezoko Sahatsa tabernako taldeak irabazi baitu. Bigarren postua Sitinburu taldeko altzatarrentzako izan zen, eta talde horretakoak izan ziren baita ere bi goleatzaile nagusiak, hamaika golekin bakoitza: Arkaitz Merino eta Eneko Karrera izan ziren gol gehien sartu zituzten jokalariak.
Hirugarren saria Lezoko Autoeskola eta Los sin nombre taldeentzako izan zen. Lezoko Autoeskola taldekoek Sahatsaren kontra jokatu zuten finalaurrekoa eta Los sin nombre taldekoek Sitinbururen kontra. Galdu zuten biek, (Los sin nombre eta Autoeskola) garaikurra eta arkumea eraman zituzten opari.
Sari banaketa herenegun eguerdian egin zuten, partidak bukatuta. Garaikurrak banatzeko orduan aurten zendutako eta urtero antolakuntzan laguntzen zuen Mikel Osari omenaldia egin zioten.
Irabazleentzako ez ezik, lehen fasean kaleratutako taldeentzako kontsolazio sariak banatu zituzten biata ere, Lezoko hainbat ostalarik emandako opariei esker».
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Itsas Mendi Elkarteak Gabonetako loteria salgai jarri du
PASAIA, Donibanen - 2008-10-18
Musika
Kontzertua
OIARTZUN, Kontzejupean - 2008-11-23
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.