Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Bide Hezkuntza kanpainako sari banaketa egin dute

Hezkuntza

Ikastaroetan ikasitakoaren baitan egindako marrazki onenak saritu zituzten udaletxean egindako ekitaldian

Alain maya

Udaltzaingoak urte guztian zehar aurrera eraman duen bide hezkuntza programaren baitako azken ekitaldia izan zen atzo udaletxeko pleno aretoan. Herriko ikastetxe guztietatik parte hartu duten 1.250 haurrek ikasitakoaren inguruko marrazkiak egin zituzten. Atzo, marrazki onenen egileek merezitako sariak jaso zituzten.

Lehen sarituek bizikleta bat jaso zuten; bigarrenek, argazki kamera bat, eta hirugarrenek eskolarako materiala. Horrez gain, ikasle guztiek beren marrazkiekin egindako koadro bat jaso zuten.

Marrazki horiek guztiak Xenpelar Etxean egon dira ikusgai; bisitariak izan dira onenak hautatu dituztenak.

Azkenik, Juan Carlos Merino alkateak joan zen astean hil zen Alaitz Zudaire izan zuen gogoan. «Ekitaldi hau ez dugu festa giroan egin, Alaitz gure artean falta dugulako», azaldu zuen alkateak.

 

sarituak



3. maila

Aitziber Arbelaitz. Telleri-Alde.

Maider Arizmendi. Orereta Ikastola.

Unai Artola. Cristobal Gamon ikastetxea.

4. maila

Paula Vicente. Cristobal Gamon ikastetxea.

Maialen Casares. Telleri-Alde.

Nahikari Eugenio. Langaitz Ikastola.

5. maila

Eneko Muñoz. Orereta Ikastola.

Maialen Acuña. San Jose.

Elsa Scola. Beraun Berri.

6. maila

Ane Bogajo. San Jose.

Lorea Gomez. Koldo Mitxelena.

Leire Garcia. Langaitz Ikastola.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

Inauteriei buruzko bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona Bibliotekan - 2008-11-22

Musika

Kontzertua
OIARTZUN, Kontzejupean - 2008-11-23

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa