
Oskar Mallesek Serviociok antolatutako bi argazki lehiaketa irabazi ditu
Argazkilaritza
Kirol instalakuntzei buruzko argazki onena berea izan da Lezo mailan eta Espainiako Estatu mailan
goiatz labandibar
Oskar Malles Zubeldia Altzate igerilekuko langileak sari bikoitza jaso du Serviociok antolatutako argazki lehiaketan.
Batetik, Lezo mailan antolatutako lehiaketa irabazi du. Hilabeteko bonoa eta 30 euro kirol materialetan gastatzeko. 20 lan aurkeztu dituzte Lezon. Onena, Mallesen El patito argazkia izan da.
Espainiako Estatuko onena
Argazki lehiaketan kirol instalakuntzak edota hauetan egiten diren jarduerak islatu behar ziren.
Espainiako Estatuan Serviociok dituen 30 instalakuntzen arteko lehiaketa ere Mallesek irabazi du. Sari potoloa jasoko du: urtebeteko bonoa doan eta 600 euroko saria.
«Ez nuen espero irabaztea»
Oskar Malles pozik dago sariekin. «Ez nuen espero irabaziko nuenik», kontatu du. Lankideek animatuta aurkeztu zen. Lehen aldiz aurkeztu ditu lanak, nahiz eta lehiaketa egiten hasi zirela dagoeneko hiru urte pasa diren.
Hiru lan aurkeztu zituen lehiaketara. «Argazkilaritza gustokoa dut», aitortu du.
Datorren urtean berriz aurkeztuko dela esan du. «Jendea animatu nahi dut parte hartzera».
Erakusketa Altzaten
Urko Munduate Altzate igerilekuko kudeatzaileak eman zion saria Mallesi.
Lezoko lehiaketan aurkeztu dituzten lanekin erakusketa txiki bat antolatu dute. «Urtez urte maila handitzen ari da eta aurkezten diren lan kopurua ere bai», dio Munduatek.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Kirola
itsas mendiren x. pala txapelketa
PASAIA, donibaneko pilotalekuan - 2008-10-26
Musika
Kontzertua
OARSOALDEA, Gezala Auditoriumean - 2008-11-23
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.