
OKEk belar artifizialeko zelaia inauguratuko du asteburuan
Futbola
Igandea taldeko kirolari guztiak elkartzeko eguna ere izango da eta denboraldiko jokalari nabarmenenak saritzekoa
goiAtz labandibar
Oiartzun Kirol Elkarteak (OKE), Udalaren laguntzarekin, Ugaldetxoko belar artifizialeko futbol zelai berria inauguratuko du datorren igandean, hilaren 22an. Zelai berri, amets berri leloa erabiltzen ari dira eguna izendatzeko.
Futbol zelaia inauguratzeaz gain, taldea osatzen duten kirolari eta senide guztien jaia izateko ere baliatuko dute eguna.
Gainera, talde bakoitzeko jokalari nabarmenenei ere oroigarriak banatuko dizkiete.
Bazkari herrikoia
Bazkari herrikoia futbol zelaiko aparkalekuan egingo dute, karpak jarrita.
Txartelak dagoeneko eskuragarri daude ohiko tokietan eta Elkartean bertan. 11 urte arteko haurrek 10 euro ordaindu behar dituzte eta besteek, 20.
Laguntzaile bila
Honez gain, Oiartzun Kirol Elkartea laguntzaile bila ere ari da. Norbanako edota enpresei 50 eurotik hasita, borondatezko diru-eskaintzak egiteko deia luzatu diete.
Trukean, eskertza moduan, oparitxo bat jasoko dute dirua jartzen duten guztiek.
Dirua Kutxako 2101 0060 0900 1211 8428 kontu korrontean sartu behar da.
Futbol zelai berria denboraldi honetan hasi dira erabiltzen, lehen harri txintxarrezko zelaia baitzen.
Prestakuntzak hasi dira
Dagoeneko hasi dira eguna ospatu ahal izateko azpiegituren prestakuntzak egiten.
Horregatik, gaurtik hilaren 24ra arte, ezin izango da aparkatu futbol zelaiko aparkalekuan, han ari baitira oholtza eta karpa jartzen.
egitaraua
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Itsas Mendi Elkarteak Gabonetako loteria salgai jarri du
PASAIA, Donibanen - 2008-10-18
deialdiak
Auzo batzarra
OIARTZUN, Ugaldetxoko eskola zaharrean - 2008-11-21
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.