
Bihartik hasita Fanderia jai giroan murgilduko da astelehenera arte
Jaiak
Ohi bezala egitarau oparo eta luzea prestatu du Erdiko-Erreka Auzo Elkarteak auzotarren gozamenerako
Alain maya
Fanderiako auzoa jai giroan murgilduko da bihar 19:00etatik aurrera, suziriak eztanda egiten duenean. Erdiko-Erreka Auzo Elkarteak antolatuta sanjoanetarako egitarau oparoa antolatu dute; beti bezain anitza eta zabala.
Txupinazoa jaurti eta pregoia irakurtzeko ardura Arkaitz Gartziandia aktoreak, Goenkale telesaileko Markel-ek, izango du. Ondoren, haurrei begirako bi ekintza izango dira, buruhandiak eta Poxpolo, Mokolo eta konpainia pailazoekin.
Haurrak, protagonistak
Aipagarria da, Fanderiako jaietan haurrei bideraturiko ekintzak mordoxka bat direla. Jokoak, danborrada, apar festa...
Gastronomiak ere izango du bere tartea. Bihar, tortila txapelketa izango da, eta jarraian txorizo jatea.
Musikari dagokionez, aniztasuna izango da nagusi. Bihar, diskoteka mobila izango da DJ Txeso, Asier eta Endikarekin. Etzi, Ordoki taldearekin dantzaldia izango da, eta etzidamu, Mariatxiekin.
egitaraua
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
1953an jaiotakoen bazkaria
ERRENTERIA-ORERETA, Lezoko Etxeberri jatetxean - 2008-10-30
deialdiak
Guderen Omenezko V. Koadrilen Arteko Gastronomia Lehiaketa
Lezo, - 2008-11-21
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.