Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 22, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Elizaldeko pilotalekua eraikitzeko lanak, hastear

Hezkuntza

2009ko otsailerako eraikin berria erabiltzeko moduan izango direla uste dute eskolako arduradunek

goiatz labandibar

Elizalde eskolako pilotalekua egiten hasiko dira datozen egunetan. Dagoeneko eremua hesitu dute eta hondeamakina batzuk ekarri dituzte.

Hala ere, lanak erabat hasteko propanozko edukiontzia hustu behar dute, eta garraiolarien greba dela eta, atzeratu egin da.

Eskolaren atzealdean

Pilotalekua eskolaren atzealdean joango da. Pabilioiaren eta LHko eraikin berriaren atzealdearen eta Kontzejuatzeko etxean artean, hain zuzen ere.

Estalia izango da eta lanen ondorioz, Ibargain parkearen goikaldetik eskolara zegoen sarrera desagertu egingo da.

Sei hilabeteko lanak

2009ko otsailetik aurrera erabilgarri izango dutela pilotalekua uste dute eskolako arduradunek.

Lanek, dena ongi joanez gero, sei hilabeteko iraupena izango dutela azaldu diete lanen arduradunek Elizalde eskolako zuzendaritzari.

Aspaldi hasitako proiektua da eskolan pilotalekua eraikitzea, eta azkenean, hasi dira lanak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

Inauteriei buruzko bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona Bibliotekan - 2008-11-22

Musika

Santa Zezilia eguna
OIARTZUN, Doneztebe plazatik abiatuta - 2008-11-22

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa