
PSE-EEk ez du nahiko babesik lortu eta ez du zentsura moziorik aurkeztuko
Politika
Agortu da PSE-EEk ezarritako hamar egunetako epea, eta Pasaian PPren babesa baino ez dute lortu
olatz mitxelena
Atzo agortzen zen PSE-EEk zentsura mozioen inguruan erabakia hartzeko gainontzeko alderdiei ezarritako epea, eta Pasaiako PSE-EEko iturriek OARSOALDEKO HARSOALDEKOri jakinarazi diotenez, Pasaian zentsura mozioak ez du aurrera egingo.
Alderdiko bozeramaile Izaskun Gomezek jakinarazi duenez, PPren babesa baino ez du lortu Pasaian. Gauzak honela eta zentsura mozioa aurkeztu ahal izateko gehiengo absolutua beharrezkoa dela jakinik, aurrera egiterik ez dutela izango jakinarazi du Gomezek.
EAE-ANVrekin ez ezik, aurreko egunetan gainontzeko alderdi guztiekin gaiaren inguruan hitz egiteko bilerak egin dituztela jakinarazi du Gomezek.
EAk, alderdiak hala erabakita, ezezkoarekin erantzun diela esan du Gomezek.
Pasaiako EB-Berdeek, bestalde, herenegun iluntzean izan zuten batzarra, eta PSE-EE atzo goizean erantzuna jakiteko zain zen. Hala ere, Gomezen arabera, berdeen ezezkoa aurreikusten dute.
EB-Berdeen zinegotzi Xabier Pombori galdetuta, honek batzarrak erabakitakoaren berri eman baino, alderdiko buruzagitzak lehengo astelehenean Bilbon adostutako ebazpen politikoa helaraztea erabaki zuen (ebazpen osoa www.oarsoaldekohitza.info webgunean irakurgai).
EAJk, bestalde, alderdiko burkideek erabakitakoari jarraiki, «beren botoak erabakigarriak ez izatekotan zentsura moziorik ez dutela babestuko» esan dutela gogorarazi zuen atzo Gomezek.
EAJko Pasaiako zinegotzi Jose Luis Goikoetxeari galdetuta, honek «erabakiaren berri PSE-EEri ematea dagokiola» esan zuen «eta beraiei dagokiola gehiengoak kudeatzea». «Niri inork ez dit deitu sinatzera joateko», esan zuen.
Pasaiako PSE-EEren balorazioa
Zentsura mozioaren inguruan gertatutakoak baloratzeko eskatuta, hala erantzun zion atzo OARSOALDEKO HARSOALDEKOri PSE-EEko Izaskun Gomezek: «Guk, Euskadin, akordio bat izenpetu genuen, eta akordio hori bete egin dugu, beraz, besteak dira orain azalpenak eman beharko dituztenak. Guk akordioarekin aurrera egin dugu».
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Inauteriei buruzko bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona Bibliotekan - 2008-11-22
Musika
Kontzertua
OIARTZUN, Iurritan - 2008-11-22
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.