
Gaurtik San Joan Jaietan murgilduko da Galtzarabordako auzoa
Jaiak
Egitarau oparoa prestatu du Gure Leku Auzo Elkarteak; haurrek, batez ere, gozatzeko aukera ederra izango dute
Alain maya
Ari dira pixkanaka-pixkanaka ugaritzen auzoetako jaiak. Gaztainoko auzoa izan zen lehena festetan murgiltzen, eta sanjoanak heldu orduko Fanderiaren eta Galtzarabordaren txanda da. Gaur bertan, erraldoien eta buruhandien desfileak emango die hasiera Galtzarabordako jaiei. Ondoren, hiru eguneko festa dute aurretik auzotarrek.
Gaur, auzotarrentzako sardin jateak, toka eta bote txapelketak, eta iazko festetako argazki eta pelikularen proiekzioak (txokolatada batez lagunduta) osatuko dute egitaraua. Gure Leku Auzo Elkarteak gogoz egin du lan egitarau oparoa osatzeko.
Haurrentzako ekintza ugari
Haurrentzako ekimen ugari biltzen ditu Galtzarabordako jaietako egitarauak. Bihar, haur eta gazteentzako tailerrak emango dio hasiera egunari. 17:00etan zezentxoekin eta pony-ekin gozatzeko aukera izango dute, eta jarraian indarberritzeko, Telepizzaren eskutil askaria izango da.
Biharko azken orduan, festaren muina izango da. Herri afaria izango da parkean, dantzaldia jarraian, eta helduen danborradarekin eta suzko zezenarekin bukatuko da eguna.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Ate irekien eguna
OIARTZUN, Auzokalte Elkartean - 2008-11-22
Musika
Kontzertua
OARSOALDEA, Gezala Auditoriumean - 2008-11-23
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.