Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Angel Blancok egindako kartelak iragarriko ditu aurtengo xanistebanak

Jaiak

21 kartelen artean onena ilustratzaile errenteriarraren lana dela erabaki du Kultura Sailak izendatutako epaimahaiak

goiAtz labandibar

Angel Blanco Egoskozabal ilustratzaile errenteriarrak egindako kartelak iragarriko ditu 2008ko xanistebanak.

Irudian, poxpolina bat ageri da, eta bere gonan, Kontzejupea ikus daiteke.

Epaimahaia

Herenegun bildu zen Kultura Sailak deitutako epaimahaia. Idurre Bera kultura zinegotzia, Ixiar Urkia eta Joxe Mari Isasa margolariak eta Jai Batzordeko eragileetako kideak izan ziren lanik onenak aukeratu zituztenak -Kataxulo Gaztetxia, Euskeran Itotiyak...-.

Boto ezkutu bidez aukeratu zituzten kartelik gustukoenak, euren iritziz sariak merezi zituztenak.

21 lan aurkeztu dituzte

Guztira 21 lan aurkeztu dituzte kartel lehiaketara. Iaz baino bat gutxiago.

Sari guztiak jaso dituztenak ilustrazio munduko profesionalak izan dira. «Zerbait adierazten du horrek ere», iritzi zion epaimahaiak.

Omenduen proposamen bila

Xanistebanetako omenduak proposatzeko epea ere ireki du Udalak.

«Aurten, herritarrok erabakiko dugu nork merezi duen saria», azaldu dute Kultura Sailetik.

2008an nabarmendu izanagatik edo bizitza osoan egindako ibilbidearengatik omenaldia merezi dutenen izenak proposatzeko txartelak atera dituzte.

Proposamenak Elorsoro kiroldegian, Manuel Lekuona bibliotekan eta udaltzaingoan utz daitezke uztailaren 15a arte.

 

kartel lehiaketa



Irabazlea. Angel Blanco Egoskozabal.

Lehenengo oiartzuarra. Eneko Salaberria.

Udalaren akzesitak. Txuma Vazquez eta, Dei Gaztelumendi eta Aitor Puertas.

Margosororen saria. Enara Iragorri eta Nahia Apezetxea.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

Inauteriei buruzko bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona Bibliotekan - 2008-11-22

Musika

Kontzertua
OIARTZUN, Kontzejupean - 2008-11-23

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa