Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

IKERFELen ikerketaren arabera, gipuzkoarren %70a kanpo kaiaren alde dago

Ekonomia

Proiektua babesten dutenen arrazoi nagusiak «ekonomikoak eta bizi-kalitateari» dagozkionak dira

eihartze aramendia

Atzo goizean aurkeztu zuten Pasaiako Portuan IKERFELek, merkatu eta marketing estrategikoen ikerketak egiten dituen enpresak, egin duen ikerketa. Honen arabera, gipuzkoarren %70a gutxi gorabehera Pasaiako Portuaren kanpo irteeraren alde dago.

Aurkezpenean Joxe Joan Gonzalez Txabarri Pasaiako Portuko lehendakaria, Gregorio Irigoien Pasaiako Portuko zuzendaria eta Jose Manuel Fernandez, IKERFELeko zuzendaria izan ziren atzo. Azken honek eman zituen ikerketaren nondik norakoak: «Gipuzkoako 18 eta 70 urte bitarteko pertsonen artean garatu diren 1.600 elkarrizketetan oinarrituta egin dugu iritzi ikerketa hau. Azpimarratu behar da, gainera, erantzunaren homogeneotasuna proiektua bultzatu eta babesten duen biztanleriaren profilari dagokionez, jatorri arloan ez dela desberdintasunik egin».

Ikerketa portuaren inguru hurbilenean dauden herrietan eta ingurukoetan egin dute. IKERFELeko zuzendariaren arabera, «kanpo irteeraren alde daudenen portzentaia Portuko gaur egungo instalazioen inguruan bizi diren pertsonen artean igo egiten da, eta horrez gain, adin, sexu eta ideologia politiko guztietako pertsonek ekimenaren alde egiten dute».

 

ikerketaren arabera, proiektuaren aldeko eta kontrako arrazoiak



IKERFEL enpresak bildu dituen datuen arabera, biztanleriaren %70ak hainbat arrazoi direla medio babesten du kanpo kaia: gipuzkoarrek ekonomi eta giza-birsorkuntzarako prozesu bezala ikusten dute Portuaren kanpo irteera; Pasaiako Portua kanpora ez ateratzeak beste portu eta lurraldeen aurrean lehiakortasun galera garrantzitsua ekarriko du; Pasaiako Portuaren kanpo irteera aurrera eramateko inbertsio egokiak burutzen ez badira ondorio ekonomikoak kaltegarriak izango dira Gipuzkoako ekonomiarako etorkizunari begira; herritarren gozamenerako gune publikoen berreskuratzea ekarriko du. Ikerketaren arabera aurka azaltzen diren %12ak dio kanpo kaiak ingurugiro-inpaktu handia izango duela Jaizkibelen bereziki, flora eta faunari dagokionez. Horrez gain, lanpostuak gutxituko dituela dio eta ez duela lanik sortuko. Bestalde, trafikoa ugaritu egingo dela dio. IKERFEL enpresaren arabera, «zalantza hauek planteatzen dituen pertsonaren profila 18 eta 35 urte bitarteko pertsona batena da, Aralar alderdiaren jarraitzailea edo azken hauteskundeetan botorik eman ez zuenarenak dira, hain zuzen ere».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Musika

Santa Zeziliako kontzertua
OIARTZUN, Aialde kalea eta Doneztebe plaza - 2008-11-21

deialdiak

Inauteriei buruzko bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona Bibliotekan - 2008-11-22

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa