
Jaizkibel Bizirik: «Portuko galdeketak iritzi publikoa manipulatzen du»
Azpiegiturak
«Kanpo kaiak birgaitzea baldintzatzen du eta bestelako alternatibak kontsultatzea ekiditen du»
eihartze aramendia
Herenegun Portuko Agintaritzak argitara eraman zuen ikerketak Jaizkibel Bizirik plataformaren erantzuna izan du. IKERFEL enpresak egindako ikerketaren arabera gipuzkoarren % 70a kanpo kaia egitearen alde agertu da, baina Plataformaren iritziz «egindako galdeketa iritzi publikoa manipulatzeko saiakera berri bat izan da».
Horrez gain, «arreta bereganatzen» duen ondoriorik ere badela adierazi dute: «Kanpo kaia positiboki baloratzen dutenen arrazoi nagusienak ingurugiro-kalitatean oinarritzen dira (%74a kutsadura, %45a zaratak eta %31 airearen kalitatea). Eta ia inork ez du du sinisten bere onura ekonomikoetan (%2k) justifikazio gisa». Horrela, «justifikatutako eskari sozialaz baliatuz, Portuko Agintaritzak alternatiba errealak eta berehalakoak ezabatzen ditu».
Kanpo kaia «okerren baloratutako alternatiba»
Egindako ikerketen artean kanpo kaiarena «okerren baloratua izan den alternatiba» dela adierazi dute Jaizkibel Bizirik plataformatik. Babes sozial gehien izan duen alternatiba eta plataforma berak ere babesten duena «egungo portua modernizatzea da, ingurumen aldetik nahiz gehitutako balore altuko merkantziei bideratutako ekintza aldetik».
Horrez gain Badia Berrik Oarsoaldean egin zuen ikerketaren berri eman dute: «Ikerketa honetan, aurkezpen publikoa bertan behera geratu zena, kanpo kaiaren alternatibak suspentso borobila atera zuen (10etik 2,7 puntu). Egungo portua hobetzearen alternatibak, hiriko portuari dagokionez, 8 puntu atera zituen eta portu mixtoak 6,5 puntu».
Kanpo kaiak «sortzen dituen arazoak ezkutatu dira»
Portuko Agintaritzak egin duen galdeketak «ez ditu aipatzen hoberen baloratutako garapeneko aukerak, kanpo kaia alternatiba bakarra izango balitz balitz bezala hitz egiten du», Jaizkibel Bizirik-eko kideen arabera. Kanpo kaiak «sortuko dituen inpaktuez ez du galdetzen inkestak, ezta positibotzat jotzen ote den Oarsoaldean eragingo litzatekeen okupazio bortitza», adierazi dute plataformatik.
eb-berdeek herri kontsulta egitea eskatu dute kanpo kaiari dagokionez
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Musika
Santa Zezilia eguna
OIARTZUN, Doneztebe plazatik abiatuta - 2008-11-22
Musika
Kontzertua
Lezo, - 2008-11-23
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.