Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Etzi hasiko dira San Joan Jaiak Donibanen

Donibane

Gaur, Itsas Mendiren IX. Pala Txapelketako finalak izango dira Donibaneko frontoian

e. aramendia

Udaren hasierarekin batera sanjoanak ate joka daude eta horrek Donibaneko jaiak iragartzen ditu. Jaiak etzi hasiko badira ere, gaur orain aste batzuk hasi zen Pala Txapelketako finalak jokatuko dira goizean zehar.

Astelehenean txupinarekin jaiak ofizialki hasiko dira eta hortik aurrera denetariko ekitaldiak izango dira, haur, gazte zein helduentzat.

Futbito txapelketa

Ekainaren 28an, gaur zortzi, Amnistiaren Aldeko 16 orduko Futbito Txapelketa jokatuko da Donibaneko kiroldegian.

Oraindik izena emateko aukera dago, azken eguna ekainaren 26a izango da. Izena ematearekin batera 50 euro eman beharko dira. Taldeen ordena erabakitzeko zozketa egingo da ekainaren 26an, 19:30ean, Errekatxu tabernan.

Izena emateko Errekatxu tabernara (943 512 638) edo Remos tabernara (943 511 323) deitu behar da.

 

egitaraua



Gaur

10:00. Gazteen pala txapelketa.

11:00. Pala Txapelketako hirugarren eta laugarren postuak lortzeko lehia.

12:00. Pala Txapelketako bigarren eta hirugarren postuak lortzeko lehia.

Etzi

18:30. Buruhandiak, Meipitik Santiago Plazaraino.

19:30. Txupinazoa eta ikurrina igoera. Donibaneko gazteek aurreskua dantzatuko dute eta erraldoiek dantza egingo dute, Santiago Plazan.

20:30. Dantzaldia.

23:15. Dantzaldia.

23:00. Bertsolariak herrian zehar, Bertsoz-bertso lemapean.

Ekainak 24, asteartea

11:00. Diana Itsas-Mendiko txistulariekin.

12:00. Haur eta gazteen danborrada, Meipitik Santiago Plazara.

12:00. Trikitilariak.

17:30. Haurrentzako jokoak eta askaria Santiago Plazan.

17:30. Mus Txapelketa herrikoia Bonantzan.

19:30. Haurrentzako Jira Bira-Beti Begira haur dantzaldia. Begira antzerki taldearekin.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Kirola

itsas mendiren x. pala txapelketa
PASAIA, donibaneko pilotalekuan - 2008-10-26

deialdiak

Ate irekien eguna
OIARTZUN, Auzokalte Elkartean - 2008-11-22

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa