
Herriko hizkerako datuak digitalizatu ditu Ttur-Tturrek
Euskara
'www.ahotsak.com' eta 'www.oiartzuarrenbaitan. com' helbideetan daude entzungai elkarrizketak
goiatz labandibar
Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak duela bi urte inguru ekin zion Oiartzuarren baitan egitasmoari, «Oiartzungo ahozko ondarea» jasotzeko asmoz. Epe honetan egindako elkarrizketak eta jasotako materiala eskuragarri jarri berri dituzte.
www.oiartzuarrenbaitan.com eta www.ahotsak.com helbideetan daude entzungai, «bata ikerketarako, eta bestea, hedapenerako».
Aurrekaria, Deban
Oiartzuarren baitan egitasmoaren aurrekaria Debako Badihardugu Elkarteak egindako lan batean dago.
Haiek euren eskualdeko hizkera jaso, digitalizatu eta datu-basea osatu zuten. Oiartzunen ere antzeko proiektua egin zitekeela pentsatu zuen Ttur-Tturrek.
Hizkeraz gain «memoria kolektiboa» ere jasota gelditu dela azpimarratu du Ane Lardi proiektuaren koordinatzaileak.
Ikerketetarako materiala
«Gure herriko hizkera eta historia ezagutzeko modu didaktiko honek hainbat ikerketa egiteko materiala utzi du», baieztatu du Lardik.
Zenbait ondorio «begibistakoak» direla gaineratu dute: hika hobeto ezagutzen dute adinekoek eta aditz formak ere hobeto erabiltzen dituzte, besteak beste.
Emakumeen lekukotzak jasotzea ere «garrantzitsua» izan dela baieztatu dute, «orain arte lekuko gehienak gizonak izan baitira».
Bilaketak gaika eta hiztunka
www.ahotsak.com helbidean kontsultak gaika edo hiztunka egin daitezke, eta herritar guztien esku daude. Euskal Herriko beste hainbat txokotako grabaketak ere entzun daitezke.
Aurrerantzeko lanak
Oraindik, hala ere, lan asko dutela egiteko aitortu dute Ttur-Tturreko kideek: «Transkribaketak, hedapena, aplikazioa...», kontatu dute.
Proiektua egiteko «ezinbestekoak» izan direnak eskertu ditu Ttur-Tturrek: «Udala, Badihardugu Elkartea, modu batera edo bestera proiektuan parte hartu duten guztiak eta, nola ez, beren etxeetako ateak ireki dizkigutenak».
datuak
Hiztunak, proiektuko protagonistak
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Musika
Santa Zezilia eguna
OIARTZUN, Doneztebe plazatik abiatuta - 2008-11-22
deialdiak
Ate irekien eguna
OIARTZUN, Auzokalte Elkartean - 2008-11-22
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.