
Gaizki aparkatutako ibilgailuei isunak jarriko dizkie Udaltzaingoak
Trafikoa
ðð
Udalak «jarrera gogortu» duela azaldu du aparkaleku berriak daudelako herrian
g. labandibar
Udalak «aparkaleku arazoen aurrean genuen jarrera gogortuko» duela jakitera eman du. Hemendik aurrera, «aparkatzea debekatua dagoen tokietan» dauden ibilgailuei isuna jarriko diete.
Erabaki hau Euskal Herria Plazako 100 aparkalekuak ireki dituztelako eta Bekoerrota kiroldegiaren bazterrean aparkalekua atondu dutelako hartu dute.
«Badakigu Lezon arazo handia dagoela aparkatzeko», azaldu du Jon Legorburu zinegotziak.
50 isun asteburu bakarrean
Lehengo asteburuan dagoeneko hasi ziren neurri gogorragoak aplikatzen eta isunak jartzen udaltzainak espaloi gainetan, ezinduen tokietan edota zebra-bideetan aparkatuta zeuden ibilgailuei.
Guztira, 50 bat isun jarri zituen Udaltzaingoak ibilgailua gaizki aparkatuta egoteagatik.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Ate irekien eguna
OIARTZUN, Auzokalte Elkartean - 2008-11-22
Musika
Kontzertua
Lezo, - 2008-11-23
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.