Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Ustezko kale erasoa egitea egozten diote gazte bati

Atxiloketa Errenteria-Oreretako komisaldegian atxilotuta jarraitzen du 17 urteko adin txikiko gazteak

erredakzioa



Ertzaintzaren Errenteria-Oreretako komisaldegian atxilotuta jarraitzen zuen OARSOALDEKO HITZAren edizio hau ixteko orduan O.E. 17 urteko gazteak atzo. Herenegun, ustez Arraskularreko BBVAko kutxazain automatikoa erre zuelako atxilotu zuen Ertzaintzak. Atxiloketa 23:00ak aldera izan zen. Ertzainek motorrean zihoan adin txikikoa atxilotu zuten, ustezko kale erasoa egitea leporatuta.

Kalte materialak

Ezezagunek BBVA banketxeko kutxazain automatikoari gasolina bota eta su eman zioten aurretik. Kalte materialak handiak izan dira kutxazainean, baina sua ez zen banku barrura iritsi.

Gaztearen etxea miatu dute

Atzo 17:30ak aldera gaztearen etxea miatzera joan zen Ertzaintza Elizalde auzora. Adin txikiko gaztea eurekin eraman zuten miaketara.

Bestalde, atzo mediku forentsearengana ere eraman zuten atxilotzeko unean jasan zitzakeen golpe eta zauriak artatzera.

PSE-EEk Ertzaintza «zoriondu» egin du atxiloketarengatik.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

Auzo batzarra
OIARTZUN, Ugaldetxoko eskola zaharrean - 2008-11-21

Musika

Kontzertua
OIARTZUN, Kontzejupean - 2008-11-23

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa