
Koitak eta Muxik Udaberriko Pala Txapelketa irabazi dute, seigarrenez
Donibane
ðð
Finalean erraz gainditu zuten Endikak eta Joaquinek osatutako bikotea, 22 eta 9 emaitzarekin
A. maya
Koita-Muxi bikoteak 22 eta 9 irabazi zion atzo Endikari eta Joaquini, Itsas Mendi Elkarteak antolatutako Udaberriko Pala Txapelketako finalean.
Garaipen erraza izan zen Koitarentzako eta Muxirentzat. 11 eta 1 jarri ziren aurretik, hasi bezain laster, eta finala erabakita utzi zuten. Ondoren 17 eta 3 jarri ziren, eta azkenik, 22-9. Hala, Koitak eta Muxik seigarren txapela irabazi dute.
Aurretik, 3 eta 4. postua erabakitzeko partida jokatu zen. Joxe-Joseba, eta Gorka-Joseba bikoteak aritu ziren nor baino nor. Finala ez bezala, partida estua izan zen. Bukaeran, Joxe eta Joseba 20 eta 16 zeuden aurretik, baina ondoren sei tantu errenkan egin zituzten Gorkak eta Josebak, 22 eta 20 irabaziz.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
1953an jaiotakoen bazkaria
ERRENTERIA-ORERETA, Lezoko Etxeberri jatetxean - 2008-10-30
deialdiak
Inauteriei buruzko bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona Bibliotekan - 2008-11-22
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.