Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Herriko trafikoaren egoera «penagarria» salatu dute ezker abertzaleko zinegotziek

Udala

Mari Mar Carrillo Trafiko Saileko arduradunaren dimisioa eskatu dute, «gauzak hobeto egin behar direlako»

jon gonzalo

Herriko trafikoaren egoera «penagarria» salatu zuten atzo Agus Cano, Karlos Murua eta Itsasne Alvarez ezker abertzaleko zinegotziek. «Auto ilada luzeak, aparkatzeko arazoak, kutsadura eta arriskua ohikoak dira herrian, eta horren aurrean Udalak ez du ezer egiten», azpimarratu zuen Agus Canok.

Orain dela bi aste Fanderian izandako zoritxarreko auto istripua (Alaitz Zudaire gaztea hil zenekoa) egoera «penagarri» horren barruan kokatzen dute hiru zinegotzi independentistek. «Bizilagunek adierazitako haserrea ulertzen dugu, Udala aldez aurretik abisatuta zegoelako. Aurreko urteetan istripurik ez da izan, baina arriskua hor zegoen. Azkenean, zoritxarrez, bizilagunek salatutakoa gertatu da», adierazi zuen Canok.

Konponbiderako neurriak

Herriko trafikoaren egoera hobetzeko hainbat neurri proposatu zituzten atzoko agerraldian ezker abertzaleko hiru zinegotziek: barne trafikoa berregituratzea eta arrazionalizatzea; norantza eta norabideak ikertzea; zebrabideetako erregulazio falta konpontzea; zebrabideetan eta bidegurutzeetan ikuspen maila nahikoa dela bermatzea; herri barruan dabilen ibilgailu kopurua murrizteko neurriak hartzea eta garraio publikoaren erabilera bultzatzea eta indartzea.



Dimisio eskaera

Legegintzaldia hasi denetik, aipaturiko neurriak hartu ez direnez, Mari Mar Carrillo Trafiko Saileko arduradunaren dimisioa eskatu zuten atzo ezker abertzaleko zinegotziek.

«Gauzak askoz hobeto egin daitezkeela uste dugu, eta, horregatik eskatzen dugu dimisioa, egoera hobetzeko», azaldu zuen Karlos Muruak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

antzerkia

'Enkantatua' antzezlana
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-11-22

Zinea

Film emanaldia
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2008-11-22

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa