
OKEren futbol zelai berria, lagunartean inauguratua
Futbola
Unai Alba eta Gaizka Saizar taldeko jokalari ohiei opari bana eman dio kirol elkarteko zuzendaritzak
goiatz labandibar
445 futbolari eta futbolzale baino gehiago. 445 Oiartzun Kirol Elkarteko (OKE) zale bildu ziren herenegun Ugaldetxoko belar artifizaleko futbol zelaiaren inaugurazioan.
Ekimen nagusien artean, denboraldian OKEren talde bakoitzean nabarmendu diren bi kirolariei oroigarriak eman zizkieten, jokalari hauen «jarrera, giza eta kirol baloreak» goraipatu zituzten.
Alkatearen ohorezko sakea
Aitor Etxeberria alkateak egin zuen ohorezko sakea. OKE-k Udala bereziki eskertu du, «behar bezalako kirol instalakuntzak jartzeagatik».
Honez gain, Gaizka Saizar eta Unai Alba futbolari profesionalei ere koadro bana eman zieten. Biek Oiartzun Kirol Elkartean hasi zuten euren kirol ibilbidea.
Euskadiko Kutxari ere aipamena egin zioten, denboraldi honetan taldeari egin dion ekarpen ekonomikoarengatik.
Eskerrak eman dituzte
Azkenik, Oiartzun Kirol Elkarteko zuzendaritzak aurrera jarraitzeko euren aldetik zerbait egiten duten pertsona guztiei eskerrak eman dizkie. Bereziki nabarmendu dute Udalaren lana bide horretan.
aipamenak
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Auzo batzarra
OIARTZUN, Ugaldetxoko eskola zaharrean - 2008-11-21
Musika
Kontzertua
OIARTZUN, Iurritan - 2008-11-22
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.