
Asier Otaegi izan da irabazle San Pedroko V. Herri Triatloian
Kirola
Bakarkako 16 kirolari inguruk eta lau taldek parte hartu zuten herenegun egin zen herri proban; giro ona izan zen
eihartze aramendia
Herenegun, V. Herri Triatloia izan zen San Pedron, Astarloza Taldeak antolatuta. Irabazlea Asier Otaegi Xapote izan zen, honen jarraian, bigarren postua lortuz Urtzi Zubiaurre, iazko irabazlea, eta hirugarren postuan Txipi geratu zen.
Aurten, gainera, berrikuntza bat izan da, bakarka ateratzeaz gain taldeka ere atera zitekeen. Horrela, lau taldek hartu zuten parte, horietako bi neskez osatua. Iaz, 20 parte hartzaileren artean neska bakarra aritu zen lehian, eta aurten bakarkako 16ren artean bi neska besterik ez dira atera.
Proba 12:30ean hasi zen eta kirolariak Kalparrara igerian joan ziren, 200 metro inguru eta ondoren Torreraino abiatu ziren korrika. Torrera iritsita, bizikletak hartu eta lau kilometroz pedalei eman eta eman aritu ziren. San Pedroko frontoian bukatu zuten proba triatloilariek, bertan Mikel Astarloza zuten zai sariak emateko.
Denetariko sariak izan ziren Mikel Salaberri Astarloza Taldeko kidearen arabera: «Mikel Astarlozak kamisetak eta maillotak ekarri zituen eta hori sari bezala eman genuen. Horrez gain, janaria izan zen, hala nola, arkumeak, untxiak... Edatekoa ere ez zen falta, ardoa eman genien sarituei».
«Giro aparta»
Kirola egiteko egun paregabea izan zen herenegungoa, euririk ez, bero gehiegirik ez eta lainotua. Ibilbidean zehar ere giroa paregabea: «Jende asko joan zen animatzera, giro aparta zegoen. Iaz, hainbat pertsona mozorroturik joan ziren triatloira, aurten ez da inor joan. Dena den, giroa berdin-berdin ona izan da», azaldu du Mikel Salaberrik.
Eguneko balorazio «positiboa» egin du Salaberrik: «Nahiz eta proba zertxobait atzeratu, berez 12:00etan hastekoa zen, baina ordu erdi batez atzeratu ginen, dena ondo joan zen, balorazio positiboa egiten dugu herenegungo egunaz».
Tourrera begira
Astarlozaren lagun taldeak triatloiaz gain, beste hainbat ekintza ere antolatzen ditu. Orain Tourrera begira jarri dira eta guztia antolatzen ari dira data horietarako.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Kirola
itsas mendiren x. pala txapelketa
PASAIA, donibaneko pilotalekuan - 2008-10-26
deialdiak
Mendibururi buruzko erakusketa
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-11-21
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.