Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

San Joan eguna handiki ospatuko dute gaur sanjuandarrek

Donibane

Atzo hasi ziren jaiak, Arantza Andrade eta Ignacio Larzabal haurrek bota zuten txupinazoarekin

urko etxebeste

Hasi dira Donibaneko sanjoanak, Pasaiako udako lehen jaiak. Atzo, 19:30ean, udaletxe zaharretik bota zuten jaien hasiera izan zen txupinazoa Arantza Andrade eta Ignacio Larzabal haurrek. Hortik aurrera, herriari izena ematen dion zaindariaren omenezko jaiekin gozatzeko tartea izan zuten sanjuandarrek.

Baina txupinazioa ez zen izan jai egitaraua martxan jarri zuena. Larunbatean, Koita eta Muxi pilotari bikoteak berriz ere garaitezinak direla erakutsi zuelako Itsas Mendiren Binakako Pala Txapelketaren finalean. Halaber, atzo, 18:30ean, buruhandiekin batera joan ziren haurrak plaza aldera, txupinazoa ikustera.

Dantza eta sua

Iluntzean dantzaldia izan zen, bi zatikoa. Izan ere, dantzaldiaren atsedenaldian San Joan sua eta aurreskua izan baitziren Santiago plazan. 23:00etan, bertsolarien jaiarekin gozatzeko aukera izan zuten sanjuandarrek, Bertsoz-bertso ekimenarekin.

Gaur, egun handia

San Joan eguna izaki, Donibaneko lehen jaietako egun garrantzitsuena da gaurkoa. Haurrak izango dira protagonista, Donibaneko txikitxoentzako antolatu dituztelako ekimenik mamitsuenak.

Hala, Itsas Mendiko txistularien dianaren ondoren (11:00etan da), 12:00etan haur eta gazteen daborrada aterako da Meipitik. Donibane kale oso-osoa zeharkatu ondoren plazara iritsiko da burrunba, bertan azken piezak jotzeko.

Arratsaldean, 17:30ean, haurrentzako jokoak eta askaria izango dira; ordu berean, Bonantzan, mus txapelketa herrikoia. 19:30ean, haurren dantzaldia.

 

egitaraua



Gaur

11:00. Diana Itsas Mendiko txistulariekin.

12:00. Haur eta gazteen danborrada, Meipitik Plazara. Danborradaren zuzendariak: Arantza Andrade eta Aritz Jimenez.

12:00. Trikitilarien kalejira Donibanetik zehar.

17:30. Haurrentzako jokoak eta askaria Santiago plazan. Askaria Brioche Pasquier enpresaren kontura izango da.

17:30. Mus txapelketa herrikoia Bonantzan.

19:30. Haurrentzako dantzaldia, Begira antzerki taldearekin eskutik. Jira bira-beti begira ikuskizuna eskainiko dute ere bai.

Ekainak 28, larunbata

Egunean zehar. 16 orduko Futbito Txapelketa herrikoia. 17. urtea beteko du aurten txapelketak. Izena emateko, telefono hauetara deitu behar da: 943 512 638 (Errekatxu taberna) edo 943 511 323 (Remos taberna).

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Musika

Santa Zeziliako kontzertua
OIARTZUN, Aialde kalea eta Doneztebe plaza - 2008-11-21

deialdiak

Ate irekien eguna
OIARTZUN, Auzokalte Elkartean - 2008-11-22

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa