Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

'Homosexualak historian zehar' erakusketa, gaurtik aurrera

Erakusketak

Erakustetak gazteak hezitzea eta informatzea du helburu; eta horiek erreferenteak izan ditzatela

Alain maya

Ekainaren 28an Gay eta Lesbianen Harrotasun Egunaren baitan Emakume eta gizon homosexualak historian zehar erakusketa jarri du Gehituk Xenpelar Etxean. Helburua, erakusketa «hezitzailea eta informatiboa» izatea dela azaldu zuten atzoko aurkezpen agerraldian.

«Normalizazio bidean gaude, baina oraindik zenbait aurreiritzi, estereotipo... daude. Erakusketa honekin gizakia hala denetik homosexualitatea existitzen dela agerian utzi nahi dugu», azaldu zuen Koldobike Mujika Gehituko koordinatzaileak atzoko agerraldian.

23 gizon eta emakume ospetsuren argazkiarekin eta informazioarekin osatu dute erakusketa. «Euren historiak ikasi ditugu, baina ez da jakin guztiek komunean zerbait dutela; homosexualak direla», azaldu zuen Mujikak. «Gazteentzako erreferenteak eman nahi ditugu. Maiz homosexualak direla konturatzen direnean bakarrik sentitzen dira, eta honek lagun diezaieke. Gure helburua erakusketa hezitzailea eta informatiboa izatea da», gaineratu du.

Garai ezberdinak

Garai guztietako homosexualak ikus daitezke erakusketan. Kristo aurreko garaietatik, Safo, Sokrates edo Alejandro Magnotik hasita, gaur egunera arte, Martina Navratilova, Jesus Vazquez edo Alejandro Amenabarreraino, besteak beste. «Garai guztiak hartzen saiatu garai, baina Erdi Aroan hutsunea dago. Garai iluna izan zen hura, eta homosexualitatearentzako beltza guztiz», azaldu dute.

Bestalde, lesbianak bilatzerako orduan izandako zailtasunak azaldu zituzten. «Emakumeak gizarte honetan bigarren maila batean bizi izan diren isla da. Horregatik hilaren 28ko manifestazioaren leloa Lesbianak ikusgai eta askotarikoak izango da. Lesbianak direna azaltzeko beldurrik izan ez dezatela aldarrikatu nahi dugu», azaldu zuten Gehituko kideek.

Burgos, marginazio sexualaren aurka

Joxe Mari Burgos Errenteriako Udaleko kultura zinegotziak eskerrak eman zizkien Gehituko kideei erakusketa herrian jartzeagatik. «Errenteria beti egon da marginazio sexualaren aurka, eta pozik hartu dugu erakusketa hau», azaldu zuen Burgosek.

Bestalde, Nazioarteko Gay eta Lesbianen Harrotasun Egunaren gogora ekarri zuen Burgosek, eta egun hau horrenbeste borroka egin dutenen oroimenezko festa izatea eskatu zuen. Horrez gain, aldarrikapenerako eguna izan behar dela esan zuen.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ekitaldiak

2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02

deialdiak

Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa