
Acroindar eta Jazz Thalia taldeen emanaldia izango da etzi
Dantza
Akrobaziak, balleta, dantza garaikidea, funkya eta break dancea gustuko dutenek aukera paregabea dute Gezalan
goiatz labandibar
Akrobaziak eta jazz musika gogoko dituenak, hitzordu polita du Gezala Auditoriumean etzi, hilaren 27an.
Donostiako Acroindar taldeak eta Jazz Thalia taldeen emanaldiak izango dira 20:00etan. Sarrera, bost eurotan izango da.
Grabitatea hautsiz
Acroindar taldeak iaz ere eskaini zuen emanaldia Lezon. Izandako arrakasta ikusirik, Udaleko Kultura Sailak berriz ere herrira ekartzea erabaki du taldea.
Balleta eta dantza garaikidea uztartzen dituzte akrobaziekin. «Grabitatearen legeak zalantzan jartzen dituzte», adierazi dute Kultura Saileko iturriek.
Aurten, gainera, Bamboo ikuskizunean Samu Crew break danceko taldearen laguntza izango dute Gezalako oholtzaren gainean.
Jazza eta funkya uztartuta
Gainera, Jazz Thalia taldearen saioa ere izango da. Donostiako talde honek ere dantza du bere jardunaren ardatz.
Jazz musika funky dantzekin nahasten dute Thaliako dantzariek.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10
deialdiak
Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.