Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

San Pedro jaiak izango dira etzi hasita Altzibarren

Jaia

Ekimen gehienak plazan, Zelaia etxadiko pilotalekuan eta Gaztelekuko txosnan izango dira

goiatz labandibar

Altzibarko jaiak, sanpedroak, ate joka ari dira dagoeneko. Etzi hasiko dira eta asteburu guztian izango da zer ospatu eta zer gozatu Altzibarko toki ezberdinetan: plazan, Zelaia etxadian...

Aurten, zailtasun batzuk izan ditu Jai Batzordeak, auzoko elkarte batek truk txapelketa ez antolatzea erabaki duelako.

Hala ere, azkenean txapelketa egingo da, beste elkarte batek bere gain hartu baitu lan hori.

Jaietarako guztira prest egon dadin arduratzen ari dira altzibartarrak. Gaur, danborradako azken entsegu orokorra izango da Goiko Eskoletan, 20:30ean.

 

egitaraua



Etzi, hilak 27

18:30. Txupinazoa eta buruhandiak.

19:00. XV. Pala Txapelketako finalaurrekoak, Zelaia etxadian.

20:00. Enkartelada.

20:30. Afari merienda plazan: tortilla eta sardin jatea.

21:30. Modestorekin dantzaldia.

20:00. Frida Pipol, Matarrasa, Krudos, Dj Txely eta Dj Nanoren kontzertuak Gaztelekuko txosnan.

Larunbata, hilak 28

12:00. 8 eta 12 urte arteko haurrentzako II. Raketa Txapelketa Zelaia etxadiko pilotalekuan.

15:30. Truk txapelketa Esku Garbia Elkartean.

17:00. Poxpolo, Mokolo eta Konpainia pailazoen emanaldia.

18:00. Angel magoa plazan eta XV. Pala Txapelketako finala.

20:00. Danborrada.

21:00. Txaranga.

21:30. Herri afaria plazan.

23:00. I. Flan jate txapelketa. Jarraian, suzko zezena eta Musikdisken kontzertua plazan.

01:30. Kakahuete eta Terapia de Gruporen kontzertua Gaztelekuko txosnan.

Igandea, hilak 29

10:00. Diana.

10:30. Oiarpeko pilotarien esku pilota partidak, Zelaia etxadiko pilotalekuan. Prebenjaminetatik Haur Maila artekoak.

11:00. Meza.

12:00. Haurren toka txapelketa.

13:00. Helduen toka txapelketa.

14:00. Erretiratuen bazkaria Anixetan.

16:30. Magia Teilatua ikuskizuna Gaztelekuko txosnan.

17:00. Idi dema.

18:30. Herri kirolak. Gero, aparraren festa eta ur gerra plazan.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ekitaldiak

2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02

deialdiak

Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa