Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Haur eta gazteen danborradak giroa jarri zuen sanjoanetan

Donibane

Egun handia izan zen etxeko txikienentzako atzokoa; danborrada, jokoak eta mus txapelketa izan ziren

eihartze aramendia

Egun handia izan zen atzo Donibanen, batez ere etxeko txikienentzat. Eguerdian Meipin ziren gaztetxo guztiak, arrantzalez jantzita eta bakoitza bere danborrarekin. Danborradaren zuzendariak Arantza Andrade eta Aritz Jimenez izan ziren.

Trikitilariek Meipitik Santiago Plazaraino giroa alaitu zuten ere bai. Plazan azken piezak jo zituzten haurrek danborrekin.

Arratsaldean ere jaiak jarraipena izan zuen etxeko txikienentzat. 17:30ak aldera hainbat joko egin zituzten Santiago Plazan, eta ondoren indarrak berriz ere hartzeko askari goxo bat egin zuten haur guztiek ogitarteko, goxoki eta edariekin.

Ordu berean ere, Bonantzan mus txapelketa herrikoia egin zen.

Eguna ez zen horretan gelditu, baina. 19:30ak inguruan Jira Bira-Beti Begira izeneko haur berbenaren emankizuna izan zen haurrentzat, Begira antzerki taldearen eskutik.

Sanjoanen bukaera

Herenegun hasi ziren sanjoanak eta larunbat honetan bukatuko dira kiroldegiko futbito txapelketarekin.

Orain arte dena aurreikusi bezala izan da, antolatutakoa bete da, txupinazoa, dantzak, bertsoak, danborrada... Gustu guztiak asetzeko modukoa, sanjuandarrek merezi dutelako.

 

Amnistiaren Aldeko Futbito Txapelketa izango da, etzi

Donibane

Kiroldegian jokatu dira partidak 16 orduz; izena emateko azken eguna etzi, hilak 26, izango da

e.aramendia



San Joan jaiei bukaera emateko Askatasunak antolatutako Amnistiaren Aldeko Futbito Txapelketa egingo da larunbatean, hilak 28.

Aurtengoa 17. urtea da egiten dela eta orain arte 200 bat pertsonek hartu izan dute parte, hau da, 20 talde inguruk. Aurten, oraindik ere zenbat parte hartzaile egongo diren ez dakiten arren, inguru horretan ibiliko direla uste da.

Izena emateko azken eguna etzi da, ostirala. Bi tokitan eman daiteke izena, batetik, Errekatxu tabernara deituta (943 512 638) edo Remos tabernara deituta (943 511 323). Izen- emateak 50 euroko prezioa du eta gehienez 10 pertsona egon daitezke taldeko.

Zozketa izen ematearen azken egunarekin batera izango da.



Sariak

Lehenengo lau postuetan geratzen diren taldeei emango zaie saria. Talde irabazleak trofeoa eta afaria eskuratuko ditu; bigarrenak, trofeoa; hirugarrenak, trofeoa eta afaria; eta laugarrenak, trofeoa.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ekitaldiak

2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02

deialdiak

Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa