
Murixka Dantza Taldea Menorcako Ciutadella herriko dantza topagunean izango da
Dantza
Uztailaren 2an abiatuko dira Menorca aldera, eta bertako dantza topaketan uztailaren 5ean parte hartuko dute
urko etxebeste
Murixka Dantza Taldea Menorcako (Herrialde Katalanak) Ciutadella herrian egingo den dantza jaialdian parte hartuko du. Zehatz mehatz, uztailaren 4tik 6ra izango da Citadellako dantza jaialdia, eta Murixkakoek uztailaren 5eko saioan parte hartuko dute.
Murixkako kide Itsaso Irastorzak esandakoen arabera, Ciutadellara joateko aukera duela 2-3 urte sortu zen; «Aritz Salamanca Murixkako dantzariaren bitartez jakin genuen bertako dantza jaialdian euskal dantza talde batek parte hartzea nahi zutela. Iaz, Murixkak 50. urteurrena bete zuen, eta ezinezkoa egin zitzaigun hara joatea. Aurten, ordea, aukera hori ez dugu galdu».
Uztailaren 5eko dantzaldiaz gain, uztailaren 3an, Ciutadella herriaren inguruko beste herri batean emanaldia emango dute ere bai Murixkakoek. Denera, 20 bat dantzari joango dira Lezotik Menorca aldera, eta prestatu dituzten dantzak Gipuzkoako dantzak dira batik bat.
Irailean, bueltakoa
Uztailaren hasieran, Menorcako Ciutadellara joango dira Murixka Dantza Taldekoak. Baina irailean etorriko da bueltakoa. Itsaso Irastorzak jakitera eman duenez, «guk Menorca ezagutzeko gogo handia dugu; baina aldi berean Menorcako lagunak Lezo eta Euskal Herria ezagutzera ekarri nahi ditugu trukean». Horregatik, irailaren 26, 27 eta 28an Menorcako dantzariak izango dira Lezon, Murixkakoekin batera. Elkarrekin dantza egingo dute.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Auzo batzarra
OIARTZUN, Artaso Elkartean - 2008-11-21
Musika
Santa Zezilia eguna
OIARTZUN, Doneztebe plazatik abiatuta - 2008-11-22
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.