
Ikastolako irisgarritasuna hobetzeko, arrapala berria
Azpiegiturak
Hiru urteko ikasleen geletara heltzeko izango da arrapala, gurasoen aspaldiko eskaerari kasu eginez
goiatz labandibar
Haurtzaro Ikastolako hiru urteko geletarako irisgarritasuna hobetzeko lanak egiten hasi dira aste honetan.
Arrapala bat eraikitzen hasi dira. Sorkunde Lekuona ikastolako zuzendariak azaldu duenez, «gurasoen aspaldiko eskaera bati erantzuten» ari dira arrapala eraikitzeko lanekin.
Hodiak kentzea, lehen lana
«Haurren aulkiekin iristeko ez ziren batere egokiak lehen zeuden eskilarak», gehitu du Lekuona zuzendariak.
Garmendia okindegiaren aldean ari dira lanak egiten. Orain, hodiak kentzen ari dira.
Uztailean bukatuko dira lanak
Lanak uztailean bukatuko dituzte. Beraz, datorren ikasturterako dena prest egongo da eta irisgarritasuna hobetua.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Kirola
itsas mendiren x. pala txapelketa
PASAIA, donibaneko pilotalekuan - 2008-10-26
Zinea
Film emanaldia
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2008-11-22
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.