Gaur hasiko dira sanpedroak 20:00etan Ondartxo Abesbatzaren, txistularien, Arraun Elkartearen eta Txoko Elkartearen eskutik botako den txupinazoarekin.
Datorren astelehenera arte jaiak ez du etenik izango, bost eguneko egitarau oparoa eta gustu guztietara egokitutakoa prestatu dute sanpedrotarrek.
Arrantza Txapelketa
Jaietako ekimenetan, Arraitxiki Arrantza Txapelketa da erakargarrienetakoa; etzi izango da. Partehartzea doan da eta izen- ematea Muguruza Ardoak tabernan egin behar da. Gaur, 20:00ak arte izango da izena emateko aukera.
Txalupa bakoitzeko bi arrantzale egon daitezke txapelketa honetan eta arrantza eremua Platapetik Turruyara izango da. Ez dira arrain mota guztiak onartuko, batzuk besterik ez, hala nola, Dontzeilak; Krabak; Fanekak; Pantxoak; Durdoak; Aligoteak; Lamoteak; Txiribitoak eta Karraspioak. Txalupa bakoitzeko pisu bakarra neurtuko da eta hamaiketakoa partehartzaile guztientzako izango da.
sanpedroetako egitaraua
Gaur
16:00. Haurrentzako jolasak Kulki taldearen eskutik, frontoian.
18:00. Haurren merienda Portuko Etxeetan herriko erretiratuek prestatua.
19:00. Erraldoiak eta buruhandiak herriko kaleetan zehar.
19:30. Futbito finala frontoian.
20:00. Txupinazoa Alkateordetzan. Ondartxo Abesbatzaren, txistularien, Arraun Elkartearen eta Txoko Elkartearen eskutik.
22:00. Helduen danborrada Pablo Eneatik abiatuta.
Bihar
09:00. Diana trikitalariekin.
10:30. Circ Menut, zirko eskola txiki ibiltariaren eskutik tailerra.
12:30. Erraldoi eta buruhandiak herriko kaleetan.
18:30. Haurren Artzai eta Iñudeak.
20:30. Helduentzako globo gerra, frontoian.
22:00. Kantu afari herrikoia txosna gunean.
00:00. Feos pero majos taldearen eskutik kontzertua txosna gunean. Ondoren, Javi Perez DJa.
Etzi, Koadrilen eta Presoen Aldeko Eguna
08:00. Arrantza lehiaketaren hasiera Torreatzen.
10:00. Txaranga porrusalda herriko kaleetan zehar.
12:00. Frontenis eta esku pilota finalak frontoian izango dira ikusgai.
13:00. San Pedro kantuz, Bodegoian.
13:00. Arrantza lehiaketaren sari banaketa, Torreatzen.
14:00. Presoen aldeko bazkaria Antxeta Elkartean.
14:00. Koadrilen arteko bazkaria frontoian.
19:30. Meza salbea.
20:00. Presoen aldeko manifestazioa.
20:30. Sokamuturra antxumeekin Herriko Plazan.
00:00. Kontzertua: XAU taldea eta The Ras Miguel & Tafaris Reggae taldeekin txosna gunean.
00:00. Jaialdi elektronikoa, plazan.
04:00. Txokolatada txosna gunean.
Etzidamu, San Pedro Eguna
07:00. Turutekin txosna gunetik, Txaranga Porrusalda.
09:00. Diana txistulariekin.
11:00. Licinio Reffife Meza.
12:00. Helduen Artzai eta Iñudeak.
17:00. Gazteen pilota partidak eta ondoren, Gazte Mailako eta 22 urtera arteko gazteen partidak. Gazteak: Apezetxe-Albisu/Zabaleta-Zubiri. Nagusiak: Renobales-Galarraga/Narbarte-Galarraga.
19:00. Jaialdia San Pedroko Lamiak taldearekin eta txalapartariekin eta Matzango taldeko trikitilari gaztetxoekin, San Pedroko Herriko plazan.
20:00. Erlaxi Musika Taldea.
22:00. Zinema frontoian.
Eutsi! filma izango da ikusgai.
00:00. Dantzaldia Erlaxi Taldearekin.
Ekainak 30, astelehena. Txikien Eguna
10:30. Erraldoiak eta buruhandiak herriko kaleetan zehar.
12:00. Salbio-La Torre futbol partida.
14:00. Haurrentzako bazkaria Arraun Elkartean.
14:00. Erretiratuen bazkaria.
15:30. Hipo eta Tomax pailazoak.
18:30. Haurren danborrada.
20:00. Sardin-jatea frontoian.
21:00. Modestorekin erromeria izango da.
23:00. Zezen-suzkoa rotondan izango da.
00:00. Jaietan grabatutako bideo-muntaien erakustaldia eta festen bukaera.
Oharra
Arratsaldetan, Zaharren Biltokian, urtean zehar egindako eskulanen erakusketa.
Bestalde, Zaharren Egoitzan, erakusketa izango da urtean zehar egindako eskulanekin. Goizez eta arratsaldez ikusi ahal izango da, 10:00etatik-13:00etara eta 17:00etatik 18:30era.